Erandioko Udalak helegitea jarriko dio euskararen derrigortasuna ezabatu zuen epaiari

  • Aurreko barikuan, hainbat herritarrek bat egin zuten Berbots euskara elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek deitutako elkarretaratzeagaz. Halaber, Erandioko gobernu-taldeak iragarri du helegitea aurkeztuko duela Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak udaltzain bati B2 euskara maila eskatzea errefusatzen duen erabakiaren aurka.

Barikuan, Berbots euskara elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek deitutako mobilizazioaren irudi bat. Argazkia: LAB sindikatua

2023ko maiatzaren 9an - 08:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen ezagutza eskakizunaren derrigortasuna atzera botatzeko epaitegien azken erabakiak hautsak harrotu ditu Erandion, eta hainbat eragilek, alderdi politikok eta erakundek epaiaren aurkako haserrea adierazi dute. Hasteko, Erandioko Udalak jakinarazi du helegitea jarriko duela epaiaren aurka.

Udal-iturriek jakinarazi dutenez, bere legelarien ustez, "agentearen salaketa ez zen izapidetzeko onartu behar; izan ere, 2007ko derrigortasun-data LZren (Lanpostuen Zerrenda) aurreko onarpen batean jarri zen. Onarpen horrek prozedura osoa behar bezala jarraitu zuen, eta irmoa eta onartua da, bere garaian errekurtsorik egon ez baitzen.

Udaleko legelariek gaineratu dutenez, "ez da onargarria administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, aurreko egintza behin betikoen eta irmoen erreprodukzio diren egintzei buruzkoa, ez eta epe eta forma arruntean errekurritu ez direlako onartutako egintzen berrespen-egintzei buruzkoa ere".

Euskararen eta udalen autonomiaren aurkako erasoa

Beste alde batetik, bariku arratsaldean, hainbat herritarren manifestazioa egin zuten Irailaren 23a plazan epailearen erabakia salatzeko. Berbost euskara elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek egin zuten deialdia, adieraziz epailearen erabakia "udal-autonomiaren aurkako eraso judiziala" eta "euskararen kontrako oldarraldia" izan dela, eta epaileak normalizatu gura duena dela "espainolaren nagusitasuna". Era berea, Udalari eskatu diote hizkuntza-eskubideak "irmoki babesteko" eta EAEko erakundeei dei egin diete "oinarri juridiko sendoagoak lantzeko euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko".

Ildo berea, Erandioko EH Bilduk ere epaia gogor kritikatu du, deitoratuz euskararen eta herritar euskaldunen eskubideen aurkako eraso onartezina dela. "Euskararekiko atxikimendua erabat nagusi den bitartean, botere judizialak euskarari etengabe erasotzen dio, hizkuntza-eskubideak arriskuan jartzeraino", salatu dute. Halaber, egin duten komunikatuan gaineratu dutenez, "erandioztarrek eskubide osoa dugu Administrazioarekin nahi dugun hizkuntza ofizialean harremanak izateko, eta epai honek eskubide hori urratzen du erabat. Horrelako epaiak gure hizkuntza gehiago zokoratzeko ematen dira, gaur egun oraindik zapalduta jarraitzen baitu, eraso horiek erakusten diguten bezala".


2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...