Erandioko Cables y Alambres enpresako langileek Vicinay Taldeak geldiarazitako jarduerari ekin diote berriro

  • Erandioko Cables y Alambres enpresako langileek, lantegiaren atarian 25 egunez kanpatuta egon ostean zuzendaritzak materiala atera ez zezan, kanpalekua altxatzea erabaki dute Administrazio Konkurtsalarekin lehen bilera izan eta gero. Berriro lan egitea erabaki dute negozioa berreskuratzeko, industria-proiektuarekin interesatuta dauden balizko inbertsoreak bilatzen dituzten bitartean.


2019ko urriaren 24an - 16:17
Cables y Alambres enpresako langileen iraileko mobilizazioa. (arg. Hodei Torres)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den urriaren 8an, Vicinay Taldeak enpresa likidatzeko lehiaketa eskatu zuen eta, aldi berean, baimen retributibo batekin langileak etxera bidaltzea erabaki zuen. Hortaz, lantegiaren jarduera eten egin zuen, indarrean eskari asko egon arren.

Vicinay Taldeak enpresako arduradun guztiak kargugabetu ditu, eta kudeaketa Administrazio Konkurtsalaren esku dago.

Bada, Cables y Alambres enpresako langileek, lantegiaren atarian 25 egunez akanpatuta egon ostean zuzendaritzak materiala atera ez zezan, kanpalekua altxatzea erabaki dute Administrazio Konkurtsalagaz lehen bilera izan eta gero.

Langileek ostegun honetan egin dute batzarra, eta Vicinay Taldeak geldiarazitako jarduerari ekitea erabaki dute.

Hain zuzen ere, langileek industria-proiektuaren bideragarritasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute, 100 egun baino gehiago soldata jaso gabe daroaten arren. Izan ere, berriro lan egitea erabaki dute negozioa berreskuratzeko, industria-proiektuarekin interesatuta dauden balizko inbertsoreak bilatzen dituzten bitartean. Zentzu honetan, langileek eurek industria proiektuan interesatuak egongo daitezkeen inbertsoreei dei egin diete.

Langileek nabarmendu dute negozioa errentagarria dela, eta gogoratu dute kable-ekoizle bakarrak direla Espainiako Estatuan eta bezeroen poltsa handia dutela.

Azpimarratu beharra dago Hartzekodunen Konkurtsoak instalazioei eta lantegiaren lurrei eragiten diela. Lur hauen birkalifikazioa udalerriko HAPO delakoan dago jasota, erresidentzia erabilerako.

Honengatik guztiagatik, egoera zail honetan, langileek erakundeen inplikazioa eskatu dute, baita konponbide bat ere Vicinay Taldeari. Egungo egoera Vicinay Taldearen ardura dela diote langileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Eguneraketa berriak daude