Erabakitzeko eskubidea "lege bilakatzea" aldarrikatuz 'Arantzazuko adierazpena' aurkeztu du Gure Eskuk

  • Arantzazun bertan, gehiengo sozial bat islatu asmoz, ehun lagunen babesarekin Arantzazuko Adierazpena aurkeztu du Gure Eskuk. "Eskubideak ekinez lortzen dira", adierazi du Josu Etxaburu bozeramaileak, gizarteko alor guztietatik bultz egiteko dei eginez.

Arantzazuko Adierazpenaren sinatzaile batzuk.

2021eko abenduaren 20an - 07:16
Azken eguneraketa: 08:39

"Gure bizitzen jabe izan nahi dugu, gure bizitzak berreskuratu nahi ditugu; gure bizitzak eta gure etorkizuna, gure esku. Aurrez-aurre ditugun erronkei eusteko unea da. Ez diogu krisi klimatikoari behar bezala erantzungo goi gailurrez gailur, neurri eraginkorrak  hartzeari uko egiten badiogu. Ez diogu osasun krisiari behar bezala erantzungo, mundu mailako erantzun bat emateko gai ez bagara. Ez diogu krisi sistemikoari behar bezala erantzungo ez badugu sistema denon bizitzetara egokitzen. Bistan da erronka globalek mundu mailako neurriak eskatzen dituztela, baina sinestuta gaude tokian-tokiko erantzunen eskutik etorri behar direla. Gertuko burujabetzatik, herri kohesioa bermatzen duen burujabetzatik jarduteko garaia da". Hala hasten da larunbatean Gure Eskuk aurkeztu duen Arantzazuko adierazpena.

Euskal herritarrok "gure erakunde politikoak, gure estatus politikoa eta autogobernu maila, eta gure lurraldeen arteko harremanak zuzenean, mugarik gabe eta libre erabakitzeko eskubidea" dugula adierazi dute Pilar Kaltzada eta Andoni Aizpuru kazetariek, adierazpena irakurri dutenean. "Munduko nazio guztiek bezala, gure etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea dugu. Honebestez, erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura, besteak beste, erreferendumak". "Herriari hitza emateko garaia" dela esan dute, "edo beharbada, herritarrok hitza hartzekoa".

Adierazpenarekin bat egin dutenen artean daude, Juan Jose Ibarretxe, Laura Mintegi, Garbiñe Aranburu, Unai Oñederra, Rafa Diez Usabiaga, Nekane Balluerka, Iñaki Goirizelaia, Estitxu Eizagirre, Ugo Mayor, Sagrario Aleman, Andoni Aizpuru, Beñat Irasuegi, Olatz Salvador eta Ximun Fuchs, batzuk aipatzearren.

Pilar Kaltzada eta Andoni Aizpuru kazetariek irakurri dute adierazpena.

"Euskal herritar gehienok ez dugu indarrean dagoen marko juridiko-politikoa berresteko edo aldatzeko aukerarik izan. Guk ez dugu aukeratu hiru eremu administratibotan eta bi estatutan banatuta bizitzea. Ezin dugu halako erabakiak beste inoren eskuetan egotea onartu, guk geuk hartu behar ditugu, gure esku behar ditugu".

Ikusi sinatzaile guztien zerrenda azpian. Adierazpenean diote norberak bere esparrutik Euskal Herriarentzat erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatuko dutela eta beren alea jartzeko prest daudela. Euskal Herriko gainontzeko eragile sozialei ere dei egin diete bat egiteko. Erakundeei, berriz, "erabakitzeko eskubidea instituzionalizatu eta lege bihurtzeko" konpromisoa eskatu diete.

Burujabetzarako prozesua abiatzea

Gure Esku erabakitzeko prozesu bat abiatzeko oinarriak jartzeko lanean ari da. Euskal Herri osoko hainbat alorretako eragileekin elkarlanean, Hamaika Gara erreferendumaren aldeko sinadura bilketa abian dauka urtea amaitu arte. Herritarren inplikazioa bilatzen eta erabakitzeko tresnak eskatzen ari da, eta norabide horretan kokatu du Arantzazuko Adierazpena ere.

Ikusi ekitaldia bideoan.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude