ARGIA.eus

2021eko urriaren 25a

Erabakitzeko eskubidea eztabaidagai San Telmo museoan

  • Donostiako San Telmo museoan erabakitzeko eskubidearen inguruko jardunaldia egingo dute ostegunean arratsaldeko 19:00etan.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur
2015eko urtarrilaren 29a
Erabakitzeko eskubidearen alde Gure Esku Dagok egindako mosaikoa. (Argazkia: Gure Esku Dago)

Euskal gizartearen autogobernua nola gauzatu daitekeen hausnartuko dute bertan.

Horretarako, hainbat baldintza hartuko dituzte aintzat: besteak beste, gizartearen aniztasuna, egungo marko konstituziogilea, sezesiorako bidea gauzatu daitekeen edo ez eta Europako Batasuneko nazioen garapena ahalbidetuko duen formula  berritzaileen ikerketa.

Globernance, Gobernantza demokratikoaren institutuak eta Gipuzkuako Batzar Nagusiak elkarlanean antolatu dute ekimena.

Parte hartzaileak

Honako hauek hartuko dute parte erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidan:

- Migule Herrro y Rodrríguez de Miñon, txosten konstituziogilearen batzordekidea eta guar egun Estatu Kontseluko kidea.

- Jule Goikoetxea, Filosofia Doktorea, EHUko Zientzia Politikoko departamentuko irakaslea eta Cambridge Unibertsitateko ikertzailea.

- Carlos Fernández de Casadevante, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Katedraduna Nazioarteko Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan.

- Elixabete Piñol Olaeta, legelaria eta Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren inguruko Batzorde Bereziko lehendakaria (2001-2002).

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Erabakitzeko eskubidea

Erabakitzeko eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude