Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) astelehenean kaleratutako ohar batean berretsi du euren “betekizunik handiena” dela denen sufrikarioa amaitzea, eta horretarako pausoak emateko konpromisoa hartu du. “Mendekuan eta salbuespen legerian oinarritutako kartzela politikak indargabetu gabe segitzen duen arren”, gogorarazi dute. “Beste batzuek badute ere gure ziegen giltzarrapoen giltza, gure borondateak ez du hutsik egingo”. Preso guztiak etxeratzeko bidean urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazio jendetsua eskertu du, eta ohartarazi egun hartan erakutsi zela “herri gogoa” dagoela sufrimendua amaiarazteko.
Apirilaren 17a Preso Politikoen Nazioarteko Eguna denez, EPPK-k probestu du haiei elkartasun mezua helarazteko: “Besarkada beroena bidali nahi diegu zapalkuntzari aurre egiteagatik eta askatasunaren alde borroka egiteagatik munduan gatibu diren militante iraultzaile guztiei, kasu ia denetan oso baldintza gogorretan”.
EPPK-ko kideen kasuan, kolektiboak baieztatu du urruntze eta sakabanatze politika amaitzea “luzaz itxarondako albistea” izan dela, sufrikarioa besterik ez duelako ekarri urte luzeetan. “Eskubideak urratzeko presoon babesgabetasuna indartu du eta gure senideak gupidarik gabe zigortu ditu”, salatu du. Isolamenduaren ondorioz errepideetan hil diren senitartekoak ere oroitu ditu.
Datozen urteetarako helburu argia nabarmendu du: “Aurreko zikloaren ondorioak gainditu eta sufrikarioa amaitzea”. Sufritu duen ororen mina ahal bezainbeste arintzeko konpromisoa adierazi du EPPK-k. Agirian azpimarratu du denen eskubideak errespetatzeak Euskal Herriarentzat egoera onuragarria sortuko lukeela, “baita etorkizunari begira dituen erronka politiko eta sozialei aurre egiteko ere”.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]