Epaitegietara joko dute berriro Tubacexeko langileek, enpresak opor eskubidea errespetatu ez duela ulertuta

  • Irailaren 20an eta 27an izango dira epaiketak. Izan ere, multinazionalak uko egin dio langileen opor egunak errespetatzeari.

Tubacexeko langileak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean (Argazkia: Aiaraldea.eus)

2021eko irailaren 2an - 08:28
Azken eguneraketa: 10:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Epaitegietara jo dute berriro ere Tubacexeko langileek. Izan ere, enpresak ez du beharginen oporraldia errespetatu greba mugagabean zehar. Horrela azaldu dio Edu Iberniak, enpresa batzordeko buruak, Aiaraldea komunikabideari: "Urte hasieratik zeuden zehaztuta langileon opor egunak, ordainduzko opor egunak direnak. Greban dauden langileak gizarte segurantzan altan eman eta egun horietako soldatak ordaintzera derrigortuta dago Tubacex".

Multinazionalak, ordea, uko egin dio langileen opor egunak errespetatzeari. Behin greba mugagabea bukatuta hauetaz gozatzeko aukera egongo dela adierazi dio enpresa batzordeari.

Epaiketak irailean

Opor egunak ez errespetatzeagatik jarritako salaketek badituzte epaiketa egunak: irailaren 20a eta 27a. Enplegua erregulatzeko espedientearen aurkako epaiketan gertatu bezala, bi prozesu judizial desberdin izango dira oraingoan ere, Aceralava eta TTI fabrikei dagozkienak.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.