Baliogabetu egin dituzte Muskizko Udalak Petronorren koke plantari emandako jardun-baimenak

  • Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak aintzat hartu du 2009an Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, eta balio gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen: koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena.


2013ko martxoaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Koke plantaren aurkako mobilizazioa (Argazkia: Kima Berdea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi planta horiek egiteko bere garaian egindako obra-baimenak ere baliogabetu ditu sententziak.

Aldeek hamabost eguneko epea daukate helegitea aurkezteko. Sententzia irmoa balitz, Petronorrek koke eta kogenerazio planten jarduera eten beharko lituzke, baina kontuak luze jo dezake, Cristina Alvarez Baquerizok, Meatzaldea Bizirik-en abokatuak adierazi digunez. Izan ere, 2010ean beste epaitegi batek bertan behera utzi zuen Abantoko Udalak findegiaren osoaren jardunerako emandako baimena, baina Petronorrek helegitea aurkeztu zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du oraindik ezer ebatzi.

Hain zuzen ere, datorren astean Petronorrekin zerikusia dauka erreportajea kaleratuko du Argiak. Orain urtebete, Abantoko Las Carreras auzoko biztanleak findegian eratutako hodei toxiko baten pean eman zituzten hamabost egun, eta gertatutakoaren erantzukizunak ondo argitu gabe daude oraindik.

Sententziaren testu osoa (pdf), gaztelaniaz.


Irakurri gehiago: Petronor Ekonomia Industria
Petronor kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin