Epaileak beste sei hilabetez luzatu du Cabacasen auziaren instrukzio fasea

  • Ana Torres epaileak Iñigo Cabacasen heriotza ikertzeko instrukzio fasea sei hilabetez luzatzea erabaki du. Hala eskatu zuen Cabacasen familiaren akusazio partikularrak, hain zuzen ere, ikertu beharreko frogak daudela argudiatu baitu Jone Goirizelaia abokatuak. Iñigo Gogogan plataformak erabakia hartu bitartean, eserialdia egin du epaitegi aurrean, beste behin, "justiza" eskatzeko. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 06an - 17:56
Iñigo Gogogan plataformak eserialdia egin du epaitegi aurrean.

Aukera ezberdinak zituen Torres epaileak gaurko egunerako: instrukzio fasea amaitutzat eman, luzatu, auzia artxibatu edota epaiketa abiaraztea. Azkenean, luzapenaren alde egin du eta beste sei hilabetez, Cabacas auzian epaiketa egin edo ez erabakitzeko beharrezko frogak aurkeztu ahalko dituzte Fiskaltzak eta defentsak. 

Hainbat hedabidek kaleratu bezala, Fiskaltza auzia artxibatzearen aldekoa zen eta aldiz, Jone Goirizelaiak, Cabacasen familiaren abokatuak, luzapenaren alde egin zuen, hainbat proba eskatu eta ertzainek berriro deklaratzea nahi zuelako.

Hain zuzen ere, aurreko astean auziperatutako ertzainen adierazpenen aurrean -El Correo egunkarian argitaratuak-, hauek berriro deklaratzea eskatuko du. Adierazpen horietan auziperatutako ertzainek momentura arteko isilaldiarekin bukatu zuten esanez, "salduta" sentitzen direla. Gainera, haiekin batera, 2012ko apirilaren 5ean, Maria Diaz de Haroko kalezuloan egondako gainerako poliziei "gezurretan" aritzea leporatu zieten. Gehitu zuten ere, auzipetuta ez dauden ertzain horien artean dagoela Cabacas hil zuena.

Torresek erabakia hartzen zuen bitartean, Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko hainbat lagunek eserialdia egin dute epaitegien aurrean, lehengo Albiako Lorategietan eta ondoren, Buenos Aires kaleko sarreran. Protesten bidez "justizia" exijitu eta Fiskaltzaren zein epaitegien "zabarkeria" salatu dute. Kezkatuta agertu dira Fiskaltzak aurreko astean esandakoen aurrean, "ez duela beharrezkoa ikusten ikertzen jarraitzea".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude