Portlandeko protestetan Donald Trumpen jarraitzaile bat hil izanaren susmopean zegoen Michael Forest Reinoehl. Epaiketarako aukerarik gabe geratu da ordea, ostegunean agente federal batek hil du tiroka. Reinoehlek 48 urte zituen eta mugimendu antifaxistako kidea zen.
AEBko agente federal batek ekintzaile bat hil du ostegun honetan. Portland hiriko manifestazio antiarrazista batean Donald Trumpen jarraitzaile bat hil izana egozten zioten pertsona horri.
The Washington Post eta The New York Times egunkariek diotenez, Michael Forest Reinoehl, Lacey herrian hil zen, Washingtonen, FBIko talde bat hura atxilotzen saiatu zenean. Agente federal batek tiro egin zion Reinoehli, ustez "pistola bat” atera omen zuelako. Halaxe adierazi zion The Washington Post-i Justizia Departamentuko iturri batek, eta operazioan Ikerketa Buru Federaleko (FBI) eta AEBetako Marshalls Zerbitzuko kideek parte hartu zutela zehaztu zuen.
Reinoehlek 48 urte zituen eta mugimendu antifaxistari lotuta zegoen. New York Times egunkariak Reinoehlen heriotzari buruzko informazioa argitaratu eta gutxira, Trumpek txiokatu egin zuen, baina ez zirudien oraindik albistearen berri zuenik, "Portlandeko Poliziak Aaron Jay Danielsonen hiltzailea zergatik ez duen atxilotzen" galdetu baitzuen.
Vice News hedabideak ostegun honetan argitaratutako elkarrizketa batean, Reinoehlek Danielson hil zuela onartu zuen. “Ez nuen beste aukerarik izan", aitortu zuen. Trumpen jarraitzaileak bera eta lagun bat labanaz erasotuko zituela uste zuen. "Eserita gera nintekeen eta beste arraza bateko nire laguna nola hiltzen zuten ikusi. Baina ez nuen hori egingo ", esan zuen Reinoehlek.
Ekintzaileak, bere burua "% 100 antifa" gisa definitu zuen. Maiz joan zen udan Portlandeko protestetara, izan ere, Minneapolisen George Floyd afroamerikarra maiatzean hil ostean, arrazakeriaren aurkako mobilizazio aktiboena izan da.
Reinoehlek duela aste batzuk kazetari bati esan zion sarritan "segurtasun" lanak egiten zituela protestetan, eta uztailaren hasieran atxilotu egin zuten manifestazio batean kargatutako pistola bat eramateagatik, baina ondoren askatu egin zuten.
Ekintzailea ez zuten Trumpen jarraitzailearen hilketagatik akusatu formalki, eta “gertakaria ikertzen” jarraitzen zuela esan zuen Portlandeko Poliziak ostegun honetan. Badirudi FBIk bestelako asmoak zituela ordea.
Trumpen jarraitzaile hori Patriot Prayer karabana ultraeskuindarrarekin zebilen Portland hiriburuan. Arrazakeriaren aurkako manifestarien kontra egin zuten, perdigoi eta pintura-balekin tiro eginez.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon.
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.