Internetari lotzen diren Linky argindar kondagailuen pausatzen segitzen du Enedis elkarteak

  • Enedis elkarteak segitzen du internetari lotzen diren Linky argindar kondagailuen pausatzen. Berri kontraerrana bada Baionan. Enedisek dio akordio bat erdietsi duela Baionako herriko etxearekin, instalatzearen kontra diren biztanleentzat. Herritarren erabakia errespetatuko duela dio Enedisek.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 11n - 08:48
Linky-ren aurkako protesta baten artxiboko irudia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala ere gehitzen du instalatzea ez dela ezeztatzen ahal. Gibelatzen baizik ez dela. Dio 2024. urterako legez, etxe guziek ukan beharko dutela. 

Hendaian, ACE ingurumenaren aldeko elkarteak Enedisen egin moldea salatzen du. Peio Urriza elkarteko kidearen hitzak:

ACE elkarterentzat, Enedisen argudio edo erranak, gezurrak dira. Lotsak direnen konbentzitzeko baizik ez dela. Bere aldetik, Hendaiako herriko etxeak gutun bat bidali dio Enedisi, galdetuz, hendaiarren erabakia errespetatzeko.

ACE elkarteak bilkura publikoa antolatzen du ostiral arats huntan 19:00etan Hendaiako autoportuko gelan, Linkirik ez Xiberoako kolektiboko Pierre Visseler-ekin.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Ipar Euskal Herria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.