Enedis elkarteak segitzen du internetari lotzen diren Linky argindar kondagailuen pausatzen. Berri kontraerrana bada Baionan. Enedisek dio akordio bat erdietsi duela Baionako herriko etxearekin, instalatzearen kontra diren biztanleentzat. Herritarren erabakia errespetatuko duela dio Enedisek.
Hala ere gehitzen du instalatzea ez dela ezeztatzen ahal. Gibelatzen baizik ez dela. Dio 2024. urterako legez, etxe guziek ukan beharko dutela.
Hendaian, ACE ingurumenaren aldeko elkarteak Enedisen egin moldea salatzen du. Peio Urriza elkarteko kidearen hitzak:
ACE elkarterentzat, Enedisen argudio edo erranak, gezurrak dira. Lotsak direnen konbentzitzeko baizik ez dela. Bere aldetik, Hendaiako herriko etxeak gutun bat bidali dio Enedisi, galdetuz, hendaiarren erabakia errespetatzeko.
ACE elkarteak bilkura publikoa antolatzen du ostiral arats huntan 19:00etan Hendaiako autoportuko gelan, Linkirik ez Xiberoako kolektiboko Pierre Visseler-ekin.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.