Emakumezko bati masailezurra hautsi dio Ertzaintzak, faxismoaren aurkako protestetan

  • Vox alderdiak larunbatean Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldiaren kontrako protestetan, Ertzaintzak masailezurra hautsi dio 19 urteko emakumezko bilbotar bati. Foam jaurtigai batekin egin diote tiro aurpegira, zaurituak Gara egunkariari azaldu dionez.


2019ko apirilaren 15ean - 10:11
Arg: Naiz.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumezkoa Basurtoko ospitalean dago. Azaldu du "modu baketsuan" hurbildu zela protesta egitera. Iturrizar parkean zeuden manifestari batzuek harriak jaurti zituztela-eta, Ertzaintzak kargatu egin zuen. Zaurituak dioenez, bera zegoen lekuan inork ere ez zuen ezer jaurti ertzainen kontra. Baina, kargak hastean, korrika hasi zen, eta orduantxe ikusi zuen ertzain bat, bere armarekin aurpegira apuntatzen ziola. Neskak lepoa biratu zuen, baina kolpe gogorra nabaritu zuen aurpegian, eta ondoren odoletan hasi zen. Aztoraturik, ertzainei laguntza eskatu zien, baina "kaka zahar bat bezala" tratatu zutela adierazi du. Zaurituaren senideak salaketa jartzeko aukera aztertzen ari direla azaldu dute, ertzainak 10 metro baino gutxiagoko distantziatik egin zuelako tiro.

Vox alderdiaren ekitaldiaren aurkako protestetan bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Aske daude guztiak. Haietako lauri desordena publikoak eragitea leporatu diete, eta bosgarrenari agintearen kontrako atentatua.

Sare Antifaxistaren twitter kontuan, hirugarren argazkian, Ertzaintzak erabili dituen jaurtigaiak:

Ezkerreko argazkian Hordago-El Salto agerkariko argazkilaria ageri da, ertzainak oldartu zitzaizkion unean.


Ertzaintza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Makarrak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...