ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Emakumeen erdiak ondoan lagunik gabe erditu behar izan du pandemiako neurriengatik

  • Mundu mailako inkesta egin du Jaioberriaren Zaintzarako Europako Fundazioak eta adierazi du emakumeen %50-i ez ziotela utzi ondoan lagunik izaten erditzeko prozesuan. Zainketa intentsiboetara eraman zituzten haurren %21ak ez du gurasoen bisita bakar bat jaso. Bularra ematea asko jaitsi da ospitaleetan aplikatu diren neurrien ondorioz eta azala-azalarekin bezalako praktika sinpleak eten egin dira mundu osoan.

ARGIA @argia
2021eko azaroaren 16a
Inkubagailuan sartu zituzten jaio-berrien %21ak ez zuen gurasoen bisita bakar bat jaso.

El Salto hedabideak landu du 56 herrialdetan egin den 2.000 inkestetan oinarritutako lanaren albistea. Testigantza hauetan oinarrituta atera du Jaioberriaren Zaintzarako Europako Fundazioak pandemia garaian goiztiarregi edo gaixo jaio diren haurrekin egin diren praktiken argazkia. Jaio-berritan zaintza intentsiboetara eraman zituzten haurren %21ak ez zuen bere guraso bakar baten bisitarik jaso.

Inkesta egin duen fundazioko lehendakaria den Silke Maderrek adierazpen hauek egin ditu: "Pandemiak agerian jarri du benetan zein ahulak diren jaio-berrien arretan egin ditugun lorpenetako batzuk. Haurrarengan eta familian zentratutako zaintza bezalako kontzeptuak edo azala-azalarekin bezalako praktika sinpleak, gure ustez barneratuta genituenak, bat-batean desagertu egin ziren mundu osoan".

Bularra ematerakoan arazoak

Inkestan parte hartu duten hainbat emakumeek adierazi du bere esperientzia angustiagarria izan dela, eta atxikimendua etxean hasi behar izan dutela, eta bularra ematen hastea asko zaildu diela egoerak eta askotan uzteko gogoa sentitu dutela.

Pediatriako erakudeek ohartarazi dute bularra emateak jaso duela kalterik gehien murrizketen ondorioz. Kalte hau larria dela nabarmendu du Elikadura eta Bularra Ematearen Komiteak: "Bularra hartzeak dakartzan onura guztiak kontuan hartuta, kezkagarria da hau murriztu izana. Haurra babesten du epe motz eta luzera ohiko gaixotasunengandik, amari murrizten dio minbizia eta beste min batzuk izateko arriskua eta familientzat aurrezki handiak dakartza eta lurra planetarentzat ingurumen onurak".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Covid-19 shockean adi  |  Haurren zaintza

Covid-19 shockean adi kanaletik interesatuko zaizu...
2021-11-30 | ARGIA
5-11 urte bitarteko umeentzat txertoak abenduaren amaieran jasoko ditu Espainiako Gobernuak

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa elkarrizketatu dute Ser irratian. Adierazi duenez, 5-11 urte bitartekoentzako Europako Medikamentuen Agentziak argi berdea eman dion Pfizerren txertoak abenduaren bigarren hamabostaldian jasoko ditu Espainiako Gobernuak.


2021-11-30 | ARGIA
Omicron aldaera identifikatu duen medikua: "Sintomak ezberdinak baina arinak dira"

Omicron aldaeraz Hego Afrikako agintariak ohartarazi zituen Angelique Coetzee medikuak dio sintomak "ezohikoak baina arinak" direla. Neke handia da deskribatu duen sintoma, eta gaixo horiek ez dute usaimenik ez dastamenik galdu.

 


2021-11-29 | ARGIA
EAEn COVID ziurtagiria ezartzearen alde egin du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak

Ziurtagiriaren exijentzia “beharrezkoa eta neurrikoa” da Fiskaltzaren arabera. Epaia aste honetan emango du Gorenak.


Saiakera
Arrakala

"Ikasturtea hasi berritan, auzoko eskola-umeen zalapartak entzuten nituen nire gelatik: bizitzaren eztanda zen musika hori; bizitza berri trinkotu baten itzulera udazkenaren lehen egunetan. Udazken epel eta hezean, erabatekoa ezingo zela izan jakinda ere, nabarmena genuen... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude