Mundu mailako inkesta egin du Jaioberriaren Zaintzarako Europako Fundazioak eta adierazi du emakumeen %50-i ez ziotela utzi ondoan lagunik izaten erditzeko prozesuan. Zainketa intentsiboetara eraman zituzten haurren %21ak ez du gurasoen bisita bakar bat jaso. Bularra ematea asko jaitsi da ospitaleetan aplikatu diren neurrien ondorioz eta azala-azalarekin bezalako praktika sinpleak eten egin dira mundu osoan.
El Salto hedabideak landu du 56 herrialdetan egin den 2.000 inkestetan oinarritutako lanaren albistea. Testigantza hauetan oinarrituta atera du Jaioberriaren Zaintzarako Europako Fundazioak pandemia garaian goiztiarregi edo gaixo jaio diren haurrekin egin diren praktiken argazkia. Jaio-berritan zaintza intentsiboetara eraman zituzten haurren %21ak ez zuen bere guraso bakar baten bisitarik jaso.
Inkesta egin duen fundazioko lehendakaria den Silke Maderrek adierazpen hauek egin ditu: "Pandemiak agerian jarri du benetan zein ahulak diren jaio-berrien arretan egin ditugun lorpenetako batzuk. Haurrarengan eta familian zentratutako zaintza bezalako kontzeptuak edo azala-azalarekin bezalako praktika sinpleak, gure ustez barneratuta genituenak, bat-batean desagertu egin ziren mundu osoan".
Inkestan parte hartu duten hainbat emakumeek adierazi du bere esperientzia angustiagarria izan dela, eta atxikimendua etxean hasi behar izan dutela, eta bularra ematen hastea asko zaildu diela egoerak eta askotan uzteko gogoa sentitu dutela.
Pediatriako erakudeek ohartarazi dute bularra emateak jaso duela kalterik gehien murrizketen ondorioz. Kalte hau larria dela nabarmendu du Elikadura eta Bularra Ematearen Komiteak: "Bularra hartzeak dakartzan onura guztiak kontuan hartuta, kezkagarria da hau murriztu izana. Haurra babesten du epe motz eta luzera ohiko gaixotasunengandik, amari murrizten dio minbizia eta beste min batzuk izateko arriskua eta familientzat aurrezki handiak dakartza eta lurra planetarentzat ingurumen onurak".