Emakumeen kontrako indarkeria ardatz duten bost filmekin bilduma osatu du Filmazpitek

  • “Emakumeei eragiten dieten arazoen” inguruko bost film-labur hautatu, euskarazko azpitituluak jarri eta hainbat herritan proiektatuko ditu Filmazpit programak. 


2013ko azaroaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
The Curse film laburraren eszenetako bat.

Besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituzte obrek: tratu txarrak, marjinalitatea, presio soziokulturala, desberdintasuna, garapen sexualaren eragozpenak eta behartutako prostituzioa.

Hainbat zinemaldietan saritutako lanak dira. Erresuma Batuko The Curse, Fyzil Boulifak zuzenduta. AEBetako bi film: batetik, Vladimir de Fontenayren Mobile Homes, eta bestetik, Christophe Nassifen What to Bring to America. Brasilen ekoiztutako Irene, Patricia Galuccik eta Victor Nascimentok sortuta. Eta Belgikan egindako Rae, Emmanuelle Nicoten filma.

 “XXI. mendean ere, emakumeen aurrerapenari trabak jartzen dizkion indarkeria mota asko dago”, zehaztu dute Filmazipeko kideek, euren webgunean. Diotenez, bilduman indarkeriaren aniztasuna islatzen duten istorioak jaso dituzte.

Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburren Zinemaldiarekin eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean egin dute pelikulen aukeraketa.

Azaroan, Donostian, Berangon, Barrikan, Azpeitian, Deban, Bakion eta Etxarri Aranatzen botako dituzte. Emanaldien inguruko informazio gehiago hemen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-05-08 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


2024-05-07 | Hala Bedi
Gaza eta Zulueta, Gasteizko Orbain kultur elkartearen maiatzeko dokumental zikloan

 Maiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin.


Josu Martinez: “Interesgarriena Mirande gozatzea da, berarekin ados egon behar izan gabe”

Ostegun arratsalde honetan Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala ikusgai izango dute Ziburun, Baltsan elkartean 18:30etan. Josu Martinez zuzendaria ere bertan izango da solaserako. Ziburuko Azokaldiaren egitarauaren barnean, aurten lehenbiziz kultur ekitaldiak egingo... [+]


2024-04-24 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Eguneraketa berriak daude