Emakumea eta beltza berdin prostituta

  • Danièlle Watts aktore estatubatuarrak salatu du poliziak eskuburdinak jarri zizkiola eta autoaren atzealdean atxiki zutela, bikotekidearen magalean zegoenean prostitutatzat hartu zutelako. Watts beltza da eta bikotekidea aldiz, zuria.


2014ko irailaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Autoan, bikotekidearen magalean eserita zegoenean, bizilagunen batek poliziari hots egin zion, nonbait. Polizia gerturatu eta NANa eskatu zioten aktoreari, egin zizkioten galderengatik argi utziz prostitutatzat hartu zutela. Aktoreak ez zuen NANa erakutsi nahi izan eta ondorioz eskuburdinak jarrita poliziaren autoan atxiki zuten, nor zen identifikatzen zuten bitartean.

Wattsek adierazi du aita etorri zitzaiola gogora, ezer txarrik egin gabe poliziaren erruz frustratuta eta umiliatuta iristen baitzen aita etxera.

Ez da kasu isolatua

2011ko konbentzio estatubatuar batean, hitzaldia ematen ari ziren emakume afro-amerikarrei eskatu zieten eskua altxatzeko, noizbait prostitutatzat hartuak izan baziren. Denek altxatu zuten eskua.

2008an, 12 urteko neskato bat atxilotu eta jipoitu zuten poliziek Texasen, hau ere prostituta zela pentsatu zutelako.

Migrazioak eraikitako nortasun berriak

Afrikatik Euskal Herrira etorritako emakumeez erreportajea idatzi du azken Argian Iure Eizagirrek, eta beste hainbat konturen artean, emakume eta beltz izateagatik gurean ere jasaten duten diskriminazioaz mintzo dira zortzi protagonistak. Irakurri Migrazioak eraikitako nortasun berriak erreportajean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude