Emakume kirolarien inguruko dokumentala egin dute Hernanin

  • Hernaniko bost emakume kirolari dira Hernaniko Emakume Kirolariak dokumentalaren protagonista.


2016ko maiatzaren 12an - 17:38
Hernaniko bost emakume kirolari dira Hernaniko Emakume Kirolariak dokumentalaren protagonista.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hernaniko Udaleko Kirol eta Berdintasun Sailak bultzatu du 13 minutuko dokumentala, Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailarekin elkarlanean.

Herriko emakumeak dira dokumentalaren protagonistak eta helburua da “emakumeok jarduera fisikoarekin eta kirolarekin dugun harremana ikustaraztea”, azaldu du Esti Aldeiturriaga Jarduera Fisikoa eta Kirol zinegotziak.

Bideoan ageri dira Ainhoa Azur­mendi Aven­toko kirol ahol­kularia, Kristina Iriberri pa­lista, Eva Esnaola ul­tra­fondoko atleta, Miren Lo­pez arraunlaria eta Jenny Per­laza Jar­duera Fisikoa eta Ki­rolean li­zen­tzia­tua. “Bost emakume aukeratu ditugu, hainbat adin eta profilekoak, eta bakoitzak bere esperientziaren berri eman digu”, adierazi du Aldeituarriagak.

“Jendarteak jartzen dizkigun oztopo guztien gainetik, ehunka emakume gara Hernanin kirola eta jarduera fisikoa egiten dugunak. Emakume horientzako eta emakume horien omenez egin dugu bideo hau”, adierazi du Garazi Etxarri Berdintasun zinegotziak.

Dokumentalaren aurkezpena eta mahai ingurua Sandiusterrin

Dokumentala ostegunean aurkeztuko du Udalak Sandiusterrin, 18:00etan, eta mahai-ingurua izango da ondoren. Bertan hartuko dute parte Ainhoa Azurmendi Etxegarai Avento enpresako kirol aholkulariak, Kontxi Ormazabal korrikalariak, Garbiñe Tijero CD Hernaniko pala saileko arduradunak eta Patri Espinar EMAKeko kideak. Irati Sarasuak dinamizatuko du.

Dokumentalaren trailerra:

 

 


Feminismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...