Emakume bat tiroz hil du poliziak, Baionan

  • Igande gauean gertatu da hilketa. Une honetan galdezkaturik da emakumeari bizia kendu dion polizia.


2021eko urtarrilaren 11n - 09:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

40 urte inguruko emakume bat tiroz hil du poliziak, Baionan igande gau honetan. Komunikabideek zabaldutako lehen informazioen arabera, polizia kontrolean ez gelditurik, eta autoz poliziei buruz bideratu zelako tiroa bota zion poliziak.

Urtarrilaren 11 goiz honetan, galdekaturik segitzen du poliziak. Bi ikerketa ireki dituzte: bata, poliziaren kontrako nahizko giza hilketa saiakeraren harira, eta bestea, poliziak burutu hilketaren arrazoiak argitzeko.

27 lagun hil ditu Frantziako poliziak 2020an

Basta Mag komunikabideak egin kontaketari segi, 2020 urtean 27 lagunei kendu zien bizia Frantziako poliziak. Hauen artean hamaika tiroz hil zituen, eta hau ez da salbuespena: azken lau urteetan 55 ditu Frantziako poliziak tiroz hil. Beste bi itota hil ziren, 2020an tristeki ezagun egin zen Georges Floyd afroamerikarraren gisara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
2025-06-18
Meloi saltzailea
Harro

2025-05-28
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

2025-05-14
Meloi saltzailea
Vox populi

Eguneraketa berriak daude