‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

  • Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara kontseilariak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 11n - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskara jatorria edonon duenari ere gerturatzea nahiko lukete. Euskara zailtasunik gabe ikas dezaketelako jatorria atzerrian duten familien haurrek. "Haur horien bitartez sartu daiteke euskara lehen aldiz etxe askotaraino", adierazi du Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak.

Arabieraz, errumanieraz eta bulgarieraz egin dute karteldegia, hain zuzen, atzerritik etorritako familia horienganaino iristeko asmoz. Euskara baliotsua delako eta baliagarria izanen zaielako.

 


Euskara Nafarroan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
Korrika Iruñean / Irauli egitasmoa martxan
Iruñea iraultzeko, begirada luze eta pausoak motz

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.