Elkartasuna eta babesa astelehenetik aurrera epaituko dituzten Oreretako gazteei

  • Nabarreria plazan egindako kontzentrazio batekin, astelehen honetatik aurrera Iruñean Errepresioari Autodefentsa ekimenak deituriko manifestazioan izandako istiluetan atxilotu zituzten Oreretako gazteei elkartasuna eta babesa erakutsi nahi izan zioten "Iruñeako 4 Gazteak" ekimenetik.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 21an - 10:08
Iruñeko Nabarreria plazan auzipetuen alde egindako bilkura.

Astelehen honetan eta asteazkenean epaituko dituzte joan den urteko martxoan Iruñean atxilotu zituzten hiru gazte oreretarrak, eta Beasaingo beste bat. «Desordena publiko terroristak» egotzi dizkiete laurei. Espainiako Auzitegi Nazionalean izango da epaiketa eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du guztientzat.

Atxilotu eta berehala, hiru gazte oreretarrak espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak eta zortzi hilabete espetxean emanda, joan den azaroan irten ziren askatasunean behin-behinean, epaiketa iritsi zain.

Gazte horietako baten gurasoak dira Patxi Petrirena eta Maribel Barcena, eta epaiketaren aurreko egunak «tentsio handiarekin» bizitzen ari direla aipatzen dute Oarsoaldeko Hitzan egindako elkarrizketa batean: «Oso hilabete txarrak pasatu ditugu, zortzi hilabete eman dituzte espetxean gure semeek eta bost hilabete behin-behineko askatasunean pasata epaiketa heldu da orain. Eskaera gogorra da fiskalarena».

Argi dio Petrirenak Etorkizunaren Alde plataformak denbora honetan guztian salatu duena, «Espainiako Auzitegi Nazionalera ez zuen heldu behar auziak, terrorismo kalifikazioa kentzea eskatzen jarraitzen dugu, baina kalifikazio horrekin heldu da epaiketa, horrek dituen arriskuekin».

Eskaeran, desproportzioa

«Ez dela terrorismoa» nabarmendu du Barcenak, «eta kalifikazio hori kentzea eskatzen jarraitzen dugu. Gure semeen etorkizuna erabat baldintzatzen ari direla uste dugu. Zazpi urteko espetxe zigorra dago jokoan, eta horrekin batera, 13 urteko gaitasungabetzea, 45.000 euroko isuna, eta bost urteko zaintzapeko askatasuna. Terrorismo kalifikazioa erabiltzen bada manifestazio batean parte hartzea epaitzeko, gure semeen etorkizuna dago jokoan, baina baita beste gazte eta pertsonarena ere, edozeini tokatu ahal zaiolako. Ondorioak oso latzak dira, eta injustizia eta desproportzio handia dago».

Horrenbestez, epaiketan «terrorismo» kalifikazioa desmuntatzea izango dela gazteen defentsaren lana nabarmendu dute biek, «pentsatzen dugu nahikoa zigor bete dutela, nahikoa eta gehiegi. Baina arriskua hor dago epaitegi berezi batean epaituko dituzte. Gure ustez parametroetatik ateratzen da».

Eskerrak emateko beharra ere sentitu dute biek, «herriaren aldetik jaso dugun babes eta sustenguarengatik. Indarra eman digu guri eta gazteei, eusteko eta honaino iristeko, eta oso eskertuta gaude».

Albistea Ahotsa.info-k argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia balitatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude