ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Elkarretaratzea egingo dute Erdizko lurrei buruz galdeketak egitearen alde

  • Magna meatze enpresak Erdizko lurren ia ehun hektarea okupatu nahi ditu. Baztango hamalau herritan proiektuari buruz galdeketak antolatu dituzte azaroaren 20rako, baina joan den ostegunean Espainiako Gobernuak debekatu egin ditu herri kontsultak, hirugarren aldiz. Baztango herritarrek elkarretaratzea egingo dute asteartean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. 

ARGIA
@argia

2022ko azaroaren 14a - 13:31
Azken eguneraketa:15:06
Elkarretaratzea egingo dute Baztanen, Erdizko meatze proiektuaren harira erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. / Argazkia: Erran.eus

Baztango herritarrek astearterako “elkarretaratze masiborako” deia zabaldu dute Erdizko lurrak meatzaritzarako okupatzearen inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Magna meatze enpresak ia ehun hektarea bereganatu nahi ditu, eta azaroaren 20an Baztango hamalau herritan galdeketak egitekoak dira okupazioari buruzko herritarren iritzia ezagutzeko. Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaritzak debekatu egin ditu herri-kontsultak, aurten hirugarrena ldiz. 

Baztango hamalau herritako alkateek, guztiak Almandozekoak izan ezik, herri galdeketak iragarri zituzten pasa den urriaren 24an. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak, ordea, legez kanpokotzat jo ditu ostegunean, eta astelehenera arteko epea eman die alkateei herri galdeketak bertan behera uzteko. Elizondoko Guardia Zibilaren kuartelean eman zieten debekuaren berri, EH Bilduk salatu zuenez. Astelehen goizean bertan dira biltzekoak hamalau alkateak erantzuna emateko.

Bestetik, herritarrek elkarretaratzea egingo dute asteartean 19:30ean Irurita herriko frontoian, Baztango lurren harira erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Herri galdeketak eginen dira lelopean egingo dute protesta, Erran.eus hedabideak jaso duenez.

Magna (Magnesitas de Navarra) meatzaritza enpresak Erdizko ia ehun hektarea okupatu nahi ditu. Baztango udalerriek badute haien lurrak kudeatzeko ordenantzarik, baina aurtengo otsailean Magnak proiektua UGEP Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plan gisa aurkeztu zuen, eta horrek Baztango Udalen eskumenak galtzea dakar. Nafarroako Parlamentuari eskatu diote UGEPa onartu baino lehen herritarren iritzia entzuteko. Aurten hiru aldiz saiatu dira herri galdeketak egiten, baina hiruetan jaso dute Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzaren debekua.


Lurraren espekulazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2023-01-23 | Euskal Irratiak
"Espekulazioari Stop!" errateko, 200 bat lagun bildu ziren Sarako herriko etxe aintzinean larunbatean

Saran 945.000 eurotan etxe bat salgai jarri dutela eta, espekulazioa salatu dute 200 bat herritarrek larunbatean. Iragarkiaren arabera, 160 metro karratu eta sei gela ditu, orotara 1.543 metro karratuko lursailarekin. Elkarretaratzearen ostean, saltzaileak hitza hartu eta azaldu... [+]


Lurzaindiaren eta ELBren presioak eragin dezake Bidarraiko salmenta espekulatiboan

Salmentaz arduratzen den notarioaren egoitzaren aitzinean elkartu dira 50 bat herritar, ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko herriko etxeak deiturik. Notarioarekin hitzordua lorturik, ondokoa segurtatu die: salmenta horren segipena utziko du notarioak, baldin eta saltzaileak ez badu... [+]


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-12-19 | ARGIA
Kanbon 94 etxebizitza eraiki nahi dituen promotorearen bulegoa lurrez estali dute

Ostia kolektiboko kideak Bouygues higiezin-agentziak Angelun duen bulegoan sartu dira larunbatean, salatzeko promotore horrek 94 etxebizitza eraiki nahi dituela Kanbon, Marieniako laborantza lurretan. Proiektuaren maketa eta ingurua lurrez eta lastoz estali dute.


Ipar Euskal Herriko laborantzak 930 hektarea galdu ditu urte bakarrean

Laborantza lurren eta etxaldeen salmentaz arduratzen den SAFER egiturak plazaratu berri ditu 2021eko datuak. “Diruaren boterea” laborantzaren “minbizia” dela salatu du Ipar Euskal Herriko batzar teknikoaren presidente Jean-Claude Saint-Jeanek.


Eguneraketa berriak daude