Baztango alkateek herri galdeketa antolatu dute azaroaren 20rako, Erdizko lurrak meatzaritzarako erabiltzeari buruz

  • Magna meatze enpresak lurrak okupatzeko eskaera ari dira eztabaidatzen Nafarroako Parlamentuan. Baztango alkateek salatu dute herritarrei dagokiela erabakia. Espainiako Gobernuak jada bi aldiz debekatu diete herri galdeketa aurten.


2022ko urriaren 24an - 11:15
Azken eguneraketa: 16:31
Baztango hamalau alkatek herri galdeketa egingo dute Erdizko meatze proiektuaren inguruan
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baztango hamalau herritako alkateak batuta agertu dira eta azaroaren 20an herritarrei iritzia galdetuko diete Magna enpresak Erdizek egin asmo duen meatze proiektuaren inguruan. Ia ehun hektarea okupatuko lituzke meatzaritza enpresak, eta bailarako alkateek hasieratik argi utzi izan dute herritarrek badutela zer esana: “Bai Erdizko lurrak erabiltzen dituztenek, baita zeharka proiektuaren eragin ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoak jasango dituztenek ere”, Naiz-ek jaso duenez.

Aurten bi aldiz saiatu dira Baztango herri instituzioak herri galdeketa egiten, baina bietan Espainiako Gobernuaren debekua jaso dute. Igandean egin duten prentsaurrekoan, salatu dute nola den posible Nafarroako Parlamentuak eta Magnak “euren etxean, herritarren iritzirik entzun gabe, erabakiak hartu ahal izatea”. Horren aurrean, bailarako herri guztiek, Almandozek izan ezik, iniziatiba hartu eta azaroaren 20an galdera luzatuko dute: “Erdizeko bazkaleku komunalean okupazioa Magnari baimentzearen alde zaude?”. Herritarrek baiezkoa edo ezezkoa eman beharko dute. Alkateek esan dute errespetatuko dutela emaitza edozein delarik ere, baina “haien eginbeharra dela erabakitzeko eskubidea bermatzea”.

Magna enpresa saiatu zen 2007an ere meatzerako lurrak eskuratzen, baina herri mugimenduak proiektua geldiaraztea lortu zuen. Naiz-en arabera, ordutik tematzen jarraitu du bai Zilbetin baita Erdizen ere, berriro.  Aurtengo otsailean Magnak jakinarazi zuen meatze proiektua UGEP Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plan gisa aurkeztuko zuela, eta horrek dakar Baztango Udalek euren lurretan erabakitzeko eskumena galtzea. Igandeko prentsaurrekoan, alkateek Nafarroako Parlamentuari eskatu diote UGEPa onartu baino lehen herritarren iritzia entzuteko. Pasan den urriaren 3an foru interesko proiektu izendatzeko proposamena onartu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
Hazparnen manifestaldia egin dute Puyo agentziaren okupatzaileen sustenguz

Zazpi lagun auzipetu dituzte Hazparneko Puyo agentziaren okupazioagatik. Aiherrako Etxexuriaren salmenta salatzeko ekintzaren harira epaituko dituzte irailaren 30ean. Elkartasunez, mobilizazio eguna muntatu da irailaren 27an.


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Laborantza lurren zaintzeko Peio Dufau abertzaleak aurkeztu legearen alde egin du Frantziako Legebiltzarrak

203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]


2024-10-02 | ARGIA
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024-05-28 | Euskal Irratiak
Kanboko Marieniako eraikuntza proiektua gaitzetsi dute larunbatean

Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


Eguneraketa berriak daude