Elizondoko zahar etxetako erresidentzietako langileek "lan hitzarmen duin bat" lortu dutela ospatu dute

  • Elizondoko zahar etxeko langileek prentsaurrekoa egin dute asteartean, iragartzeko azkenean hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa lortu dutela, hainbat greba egun eta mobilizazio ugari egin ostean. Langile batzordeak aho batez onartu du akordioa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko apirilaren 06an - 09:59

Zortzi eguneko greba eta herrian mobilizazio ugari egin ondoren, Elizondoko adineko zentroko langileek lortu dute hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa. Akordio horrekin langileen bizi baldintzak hobetu egin dira. Zehaztu dutenez, ondokoak lirateke hobekuntzak, besteak beste: soldata igoerak, lanaldiaren murrizketa, gaixotasun arrunten bajak lehenengo egunetik kobratzea, aurrejubilazioa errelebo kontratuaren bidez txertatzea, lan egutegi adostuak, eszedentzietan hobekuntzak edota Nafarroarako sektoreko hitzarmena sinatuz gero jasotzen diren hobekuntza guztiak automatikoki aplikatzea.

"Ez da erraza izan honaino ailegatzea. Oztopo aunitz gainditu behar izan ditugu (covid egoera, inflazio handia, egungo nazioarteko ziurgabetasun-egoera...), baina, batez ere, enpresa bati egin behar izan diogu aurre: IDEA Zerbitzu Soziosanitarioak, batere enpatikoa ez dena, negoziatzeko inolako borondaterik izan ez duena, beti bere onura ekonomikoa lehenetsi duena. Are gehiago, Elizondoko egoitzatik gehienez bi urteko epean atera beharko duela jakinda", esan dute langileek.

Egindako borroka eta langileek erakutsitako batasuna goraipatu dute, eta Baztango eskualdean herritarren artean jasotako sostengua eskertu dute langileek.

Hala ere, azpimarratu nahi izan dute lan aunitz gelditzen dela "sektore honetako lan baldintzak duintzeko, ez enpresek ezta instituzioek ere ez baitute inolako aitortzarik egiten". Baina onartu dute akordio honekin "apur bat aitortuagoak" sentitzen direla.

Akitzeko, aurrera begirakoan euren borroka Baztango udalak zahar etxea publifikatzeko hartutako konpromisoa blindatzera eta gauzatzera bideratuko dela iragarri dute. "Zuzeneko kontrol eta kudeaketa izango duen egoitza publiko baten beharra aldarrikatu nahi dugu. Gure aitatxi eta amatxiei zaintza zerbitzu egoki bat emateko, langileon lan-baldintza duinak bermatzea ezinbertzekoa da. Etekin ekonomikotik eta enpresa-logikatik kanpoko zaintza sistema behar dugu, egoiliarrak eta zaintzaileak zentroan jarriko dituena", aipatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Eguneraketa berriak daude