Elikaduraren eta laborantzaren arteko zubi lanean

  • 2014an sortu zuten Sarde Sardexka elkartea Jenofa Irubetagoyenak eta Gabrielle Arrese-Igorrek Ezpeletan. “Elikadurarekiko apustu berak zuzenean lotzen ditu sardea eta sardexka”, diote beraien webgunean. Ekoizleekin, kontsumitzaileekin, eskolekin eta oro har gizarteko esparru guztiekin elikaduraren gaia lantzen dute, beti ere elikagaien jatorrira eta ekoizpenera joz eta osasunarentzat nahiz ingurumenarentzako modu jasangarriak bultzatuz. Eragile eta herritarrak harremanetan jartzen dituzte, kalitatezko eta ardurazko elikadura osasuntsurantz laguntzeko.


2020ko apirilaren 24an - 08:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Enologoa da Irubetagoyena, eta ardoaren munduan egin zituen lehen urteak, Frantziako Estatuan hasieran eta Txilen gero. Baina handik bueltatzean, sotoak utzi eta profesionalentzako formazio saioak proposatzen hasi zen. Partikularrentzat animazioak ere egiten zituen, eta pixkanaka eskoletan ere dastaketekin lotutako ekintzak egiten hasi zen. Orduan egin zuen topo egungo bere kidearekin: “Bera ordurako hasia zen bere kabuz lanean elikadurarekin lotutako sentsibilizazio tailerrak eskoletan ematen, eta horrela elkar ezagutu eta pixkanaka elkartea sortu genuen”.

Publiko zabal bat elikaduraren eta laborantzaren inguruan sentsibilizatzea da elkartearen helburua gaur egun, eta eskoletan eta haurrekin egiten dituzten ekimenez gain zerbitzu gehiago ere eskaintzen dituzte beste zenbait alorretan: tailerrak elkarteekin, formazioak ekoizleekin, etxaldeak ezagutzera emateko aholkularitza edota festetan jolas, tailer edo animazioen eskaintza. “Guk elikadura osotasunean ulertzen dugu: lotura egiten dugu osagaiekin, baita ingurumenarekin, ondare kulturalarekin, kontsumoaren alorrarekin, zentzuen piztearekin... ere”. Elikagaien bueltan diharduten aktore guztiak harremanetan jarri eta tokiko ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzea dute asmo.

Jolasa bide

Jokoak ere sortu dituzte eta “Maleta ludo-pedagogikoa” osatu dute. Jolas moduan planteatutako maleta honen bidez elikadurarekin zuzeneko harrenanean dauden beste  esparruak lantzen dituzte haur eta gaztetxoekin: ingurumena, kontsumoa, kultur ondarea eta osasuna.

Aurten Lur’istorioak izeneko aktibitate berria ere abiatu dute familientzat. Etxalde batean jendea bildu eta tailer ezberdinak egiten dituzte: bata ekoizlearekin produktua nola ekoitzi ezagutzeko, bestea Sarde Sardexka elkarteko kideekin produktuak nola dastatu ikasteko, eta azkena Biharko Lurraren Elkartearekin laborantza biologikoa jolas bidez lantzeko. Koronabirusaren krisiarekin ekimen hori momentuz bertan behera gelditu bada ere, uda partean berriz martxan jarri ahal izatea espero dute.


Baratzetik mundura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 16
Istrupiza baserria
Baratzezain izatetik erlezain izatera

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.