Elhuyarrek Elia itzultzaile automatikoa Telegram aplikazioan integratu du. Taldeetan euskara lehenesteko aukera ematen du eta euskara ulertzen ez duenak bost hizkuntzatara aldatzeko aukera dauka. Amaia Jauregi Elhuyarko Itzulpengintzarako Teknologien arduradunarekin hitz egin dugu berrikuntzak ematen dituen aukerez aritzeko.
Zer da egin berri duzuena?
Testuingurua kontatu nahiko nizuke. Guraso talde, eskola, ikastola eta udaletan gero eta gehiago ari da sustatzen Telegramen erabilera. Ematen duelako aukera, kanal baten bidez, euskaraz ulertzen ez duten gurasoek aurikularren bidez aldi bereko itzulpena jasotzeko.
Ikusi genuen Telegramen erraz txerta zitekeela Elia itzultzailea. Erabiltzaileak, modu errazean, ezer instalatu beharrik gabe, erabiltzeko aukera dauka.
Erabiltzaileen aldetik iritsi zitzaizkizuen eskaerak, beraz?
Euskara hutsean aritzeko zailtasunak daudenez, jende asko Whatsappetik Telegramera pasa da, adibidez guraso taldeetan. Hori gertatzen ari zela jakinda ikusi genuen aukera zegoela Elia txertatzeko.
Zer egiten du?
Elia beste pertsona bat balitz bezala da, kontaktu bat gehiago. Eliari bidaltzen dizkiozu ulertzen ez dituzun mezuak eta berak itzuli egiten dizkizu. Mezua birbidaltzen diozu Eliari. [Nola erabiltzen den jakiteko jo Sustaturen albiste honetara].
Bestelako erabilerak ere izan ditzake. Adibidez, guraso taldean kontaktu bezala sartu eta konfiguratu gaztelania euskara balitz bezala. Orduan, euskaraz hitz egiten direnak ez ditu itzuliko, baina norbaitek gaztelaniaz hitz egiten badu euskarara itzuliko luke. Jokoa ematen du horrelako gauzatxoak egiteko. Guk tresna jarri dugu, ikusi egin beharko da nola erabiliko den. Hainbat aukera daude, baina azken hori ez dugu zabaldu.
Guk kasurik xinpleena azaldu nahi izan dugu, jendea ez nahasteko.
Guk sustatu nahi genuena zen taldeetan euskara erabiltzea eta ez batek ez dakielako denek gaztelaniaz egin behar izatea.
Zein erabiltzaile profil aurreikusten dituzue?
Tresnak egiten ditugu, baina ez dugu kontrolatzen zein erabilera egiten duen jendeak. Ondo etortzen zaigu erabiltzen dutenek guri esatea nola erabili duten, zein behar dituzten, zein balio erantsi eman dioten. Defektuz euskaratik gaztelaniara konfiguratu dugu. Erabilera airean gelditzen da, zaila da iragartzea.
Adibide bat ematearren. Irudikatu udal bat. Derrigortuta dago mezuak ele bitan bidaltzera. Beti euskara hutsean bidal ditzake eta taldean Elia sartzen baldin badu Eliak itzuliko ditu mezuak. Bikoiztuta egongo dira, baina berak euskara hutsean sortuko ditu.
Zein hizkuntzatan erabil daiteke?
Itzultzaile automatikoan dauden seietan: euskara, gaztelania, frantsesa, galegoa, katalana eta ingelesa.
Hizkuntzaren bat gehitzeko asmoa baduzue?
Oraingoz ez. Aukerak ikusi ditugu. Gehiena eskatzen dizkigutenak imajinatuko zara zeintzuk diren, Ikastolen Elkartetik eta horrelakoetatik: arabiera, urdua, wolofera... baina zailak dira, hizkuntza horietan jakintzarik ez daukagu. Marko bat beharko genuke horrelako lan batean sartzeko.
Esan diguzu azaroaren 27an Eliak lau urte beteko dituela eta hainbat gauza duzuela kontatzeko. Zer aurreratu dezakezu?
Lehen ere egin dugun moduan, erabilera datuak eskainiko ditugu, zein hizkuntza bikote erabiltzen diren gehien eta abar. Berrikuntzen berri ere eman ohi dugu urteurrenetan. Telegramenaren berri eman dugu, eta ahotsarekin erlazionatutako beste berrikuntza bat etorriko dela aurreratu dezaket.
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]
Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.
Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]