Elhadji Ndiaye gogoratu dute Arrotxapea auzoan, poliziak Iruñean hildako senegaldarra

  • Estatu Batuetan, George Floyden heriotzarengatik piztutako arrazakeriaren kontrako protesten harira, Iruñean ere, antzeko kasu bat izan zela gogorarazi dute Africa United eta Sortuk. Poliziak Ndiaye atxilotu zuen tokian lore eskaintza egin dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 6an - 09:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2016ko urrian gertatu zen, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Espainiako poliziek Elhadji Ndiaye gazte beltza atxilotu eta lurrean mugitu ezinik mantendu zuten. 15 minutuz egon ziren horrela, komisaldegira, jadanik konorterik gabe eraman zuten arte. Bertan hil egin zen. Oraindik ez da gertatutakoa argitu.

George Floyd, Estatu Batuetan hildako gazte beltzaren kasuak berpiztu du Ndiaye-ren oroitzapena. Africa United eta Sortuk deituta, hainbat pertsona bildu dira Marcelo Celayeta kalean. Lore eskaintza eginda, lurrean belaunikatu eta ukabilak altxatu dituzte, egunotan, protesten ikur bihurtu den keinua eginez.

Modou Fayek, Africa Unitedek “Estatu Batuetan bezala, hemen ere poliziak beltzak hiltzen ditu”. Bizitza guztiek garrantzia dute azpimarratuz, “lege arrazista eta inhumano guztiekin amaitzeko borrokatuko dugu” aldarrikatu du Sortuko Ainhoa Urrutiak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude