Elgetako Udalak ordenagailuak eta interneterako sarbidea bermatu dizkie herri eskolako ikasleei

  • Izarkom operadoreak etxean internetik ez daukaten haurrei zerbitzua eskaintzeko hasitako ekimenarekin bat egin eta Elgetako Udalak SIM txartelak eta ordenagailuak banatu dizkie udalerriko herri eskolako ikasleei.


2020ko apirilaren 9an - 12:40
Izarkom kooperatibarekin elkarlanean abiatu dute ekimena (arg: Elgetako Udala)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itxialdia hasi eta egun gutxira iragarri zuen Izarkom telekomunikazio kooperatibak etxean internetik ez duten haurrei konexioa izateko erraztasunak emango zituela. Martxoaren 13az geroztik Hego Euskal Herriko ikasleak etxetik ari dira eskolak hartzen on-line, baina horrek familia askok nozitzen duen arrakala digitala ere agerian utzi du.

Izarkomek ikasteetxeekin elkarlana abiatu zuen, ahalik eta prezio baxuenean SIM txartelak helarazi eta hauek beharra zuten haurren artean banatzeko. Elgetako Udalak ere heldu dio ekimenari eta azaldu duenez hango herri eskolako umeen esku jarri ditu, txartelez gain, baita ordenagailuak ere.

Udalak eskerrak eman dizkie bai ikastetxeari eta baita kooperatibari ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!