Agintariek baimena eman diote Iholdiko (Nafarroa Beherea) Ilharria baserriari urtean 1.600 txekor 800eko bi txandatan hazteko moduko etxaldea antolatzeko. ELB sindikatuak salatu du ingurumena kutsatzeaz gain lekuko laborantza txikia ahuldu eta enplegurik sortzen ez duen nekazaritza industriala sustatzen duela gobernuak.
Maritxu Lopepek Reporterre hedabidean plazaratu duenez, Ilharrian 2011 arte 1.200 txerri hazi ostean, gazte-haragitarako txahalak gizentzeari ekin zion. Joan den udan eskatu zuen baimena argudiatuz 330 aratxe ari zela hazten eta 800era pasatu nahi zuela. ELBk salatu du hilabete luzez ilegalitatean aritu ostean, orain gobernuak egin duen bakarra izan dela baserritarrari gauzak legeztatzeko eskatzea.
Horrelako azienda etxalde handien arazoetako bat beren gorotz eta pixak tratatzearena izan ohi da; Iholdikoari baimendu zaio tratua egitea ondoko beste hiru baserritarrekin, haien 71 hektareatan zabaltzeko aratxeen isuriak. 8-21 egun besterik ez duten txahalak hartu eta 158 gizenduko dituzte Ilharrian, urte erdiz, hiltegira eraman aurretik.
ELBrentzat, lurrik gabe intentsiboan antolatutako laborantza mota horrek iruzur egiten dio gizarteari: "Beren bizitzan sekula metro koadro bat zelai zanpatu gabeko 1.600 txekorrok aterako dira urtero tailer honetatik. Haragi zuria ekoizteagatik, esnez kontzentratutako bazka berezia emango diete, burdin falta eragingo diena: aziendok, beraz, anemiako puntuan zainduko (eta tratatuko) dituzte". Sindikatuak azpimarratu du 800 txahal gehi 60 behi (eta 25 bigantxa) hazteak ez duela denetara bi enplegu baizik sortuko: baserritarra bera eta langile bat.
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]
Azterlan zabal batek erakutsi berri duenez, 1980tik 2016a bitartean hegaztien populazioak % 25 gutxitu dira azken 40 urteotan, eta ia % 60 nekazaritza-inguruneetako espezieen kasuan. Hori da, hain zuzen ere, Europako hegaztiei buruz orain arte egindako ikerketa handienaren... [+]
Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]
Aditu askok ohartarazi arren abeltzaintza industriala gero eta gaixotasun eta epidemia larriagoak ari dela eragiten –klimari, ingurumenari eta baita milioika abeltzain txikiren enpleguei egindako kalteez gain – agro-industriak ez du norabidea aldatzeko asmorik:... [+]
Lurzoruan, erreketan eta euri uharretan pilaturiko urak laborantza intentsiboko bakar batzuei bideratzeko makroproiektuak dira méga-bassine edo uraska erraldoiak. Horien kontrako mugimendua indartuz doa Frantziako Estatuan eta iragan asteburuan Sainte-Solines... [+]
Bidaxuneko bi etxaldetan eta Amorotzeko batean agertu da H5N8 birusa, baita Zuberoarekin mugan den Lixoze herriko bi etxaldetan. Nahiz eta prefekturak oraindik baieztatu ez, baliteke Bardozen ere zabaldu izana birusa. Frantziako administrazioaren erabakiei segi, birusa... [+]
1.000 vaches esatea azken urteotan Frantziako estatuan izan da aipatzea nekazaritza munduko gatazka beroenetako bat, aurrez aurre zeuzkana batetik laborantza industriala sustatzen duten konpainiak eta bestetik Confederation Paysanne sindikatuak biltzen dituen baserritar txikien... [+]
Danimarkako gobernuak bertako haztegietako bisoi guztiak hiltzea erabaki du, ikerlariak ohartu direlako bisoietatik gizakietara pasatako koronabirus kasuak badirela –orain arte jakina zen gizakiek kutsatu zitzaketela bisoiak– eta bisoi-granja asko dauden Jutland... [+]
Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]