ELA: "Ez da Europako funtsik eskatu behar, tranpa baitira gobernuen politikak interbenituta izateko"

  • ELA sindikatuak azaldu du zein baldintza ezarri dituen Europar Batzordeak Next Generation programaren bidez funtsak emateko: "Ezin da ontzat eman baldintza izatea erreforma eta aurrekontu-politika austerizidei eutsi beharra. Eredu aldaketaren alde gauden sindikatuok, erakunde sozial eta politikook, logika hori goitik behera arbuiatu behar dugu. Aldarrikatu behar da baldintzak kentzea eta funtsen banaketarako lehentasunak aldatzea. Baina hau ezinezkoa da egungo markoan; beraz, logika horri muzin egin eta funtsik ez da eskatu behar, hauek tranpa baitira gobernuen politikak gutxienez 2026ra arte interbenituta izateko".

     

     


2020ko urriaren 13an - 07:26

Europar Batzordeak irailean aurkeztu zuen Next Generation programa eta bertan 672.500 milioi euro jarriko ditu (360.000 milioi mailegutan eta 312.500, itzuli behar ez diren transferentzia moduan). Espainiako Estatuari emango dizkion transferentzia gehienak (72.000 milioi euro) mekanismo horren bidez iritsiko dira. Baina funtsak jasotzeko baldintza ugari bete beharra dagoela ohartarazi du ELA sindikatuak.

Funtsen norakoa: "Onuradunak enpresa handiak eta multinazionalak izango dira"

Estatuek ezin dituzte funtsak osasungintzara, hezkuntzara edota gizarte-prestazioetara bideratu. Europar Batzordeak zazpi arlo zehaztu ditu, eta %57 digitalizaziora eta Itun Berde europarraren politiketara joango dira. ELAk salatu duenez, "izenez “berde” izanagatik ere, itunak ez du eredu ekonomikoaren eraldaketa sozial eta ekologikorik eragingo. Onuradunak enpresa handiak eta multinazionalak izango dira. Baina ez proiektu berriak egiteko, baizik eta dagoeneko martxan edo hastear daudenak finantziatzeko".

Sindikatuak "logika horren baitan" kokatzen du Eusko Jaurlaritzak Madrilera bidali duen proiektuen zerrenda: "Urkulluk europar funtsetatik 10.228 euro lortu nahi ditu guztira 2020-2024 epealdian. Horien artean, AHTaren hainbat lan (2.712 milioi) eta enpresa handien proiektuak, esaterako Iberdrola edo Petronor (2.000 milioi). Bizi dugun egoera larri honetan ezin da onartu baliabide publikoak egitasmo pribatuetara bideratzea eta trantsizio ekologiko eta justuarekin zerikusirik ez duten ereduak sustatzea.

Herrialdeei erreforma austerizidak

ELAk azaldu duenez, Aurrekontu-Egonkortasun Ituna 2021ean etenik egongo da, baina proiektuek aintzat hartu behar dituzte Europar Seihilekoaren 2019ko eta 2020ko gomendioak: "Horrek esan nahi du Espainiako Estatuak pentsio-sistemaren eta lan merkatuaren sostenguari 'eutsi' behar diola eta zerga-politikak garatu epe ertainean aurrekontu orekatuak iristeko; beti ere zerbitzu publikoen murrizketa gogoan".

ELAren ustez, zerga-erreforma da bidea

Sindikatuak ohartarazi du funts europarrek ez dutela Hego Euskal Herriko diru-bilketaren jaitsiera konponduko. "Horregatik, zerga-erreforma bati ekin behar zaio sarrerak hobetzeko; enpresek etekin, kapital eta ondarearen gaineko zerga gehiago ordaindu behar dute".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude