Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra egingo dute Gasteizen: ura, elikagaiak, energia, garraioa, klima...

  • Ostiral honetan ekonomialari euskaldunek zita garrantzitsua dute Gasteizko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, biltzarra egingo dute hirugarrenez. Euskal Herrian estrategikoak izan daitezkeen hainbat gairen inguruan ariko dira, "nazio gisa estatu-egiturak eraiki, bertan erabaki eta menpekotasun ekonomikorik gabe bizitzeko".

Gasteizko Etxezarra eraikin eraberrituan egingo da biltzarra, Euskaltzaindiaren egoitzan.

2023ko urriaren 27an - 07:04

Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra egingo dute hirugarren urtez Gasteizen. Aurreko edizioak 2019an eta 2021ean izan ziren, Donostian eta Bilbon hurrenez hurren. Bilkura Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, Ariznabarrako Etxezarran, UEUk eta Ekonomialarien Euskal Elkargoak finantzatu eta antolatuta.

Nolanahi ere, biltzarreko batzorde akademikotik azaldu dute EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak beren "babesa eta laguntza" eskaini dutela, beste hainbat txostengile eta erakunderekin batera. Hala, aurtengo biltzarra "inoizko zabalena" izango da.

Hainbat gai estrategikoren inguruan hitz egingo dute: "Ohituta gauden lez, ez daude zementuarekin lotuta, bai ordea euskal gizarteak bizirauteko kontutan izan beharko dituen baliabide ekonomiko nagusiak, bizimodu duina eta hobearen jabe izateko", azaldu dute Oskar Arantzabal, Baleren Bakaikoa, Ainhoa Saitua eta Itziar Navarrok osaturiko batzordetik.

Eligaiak, ura, energia...

Gaietako bat "elikaduraren nolakotasuna" izango da, eta enpresa multinazionalei aurre egiteko dauden aukerak ekoizle ttipien partetik

Besteak beste, euskal demografiaren inguruan hitz egingo dute, biztanleriaren zaharkitzeak dakartzan erronkez eta politika publikoek ongizateari eusteko duten garrantziaz. Uraren problematika ere landuko dute: "Jakin, badakigu, herrialde boteretsuek iturburuak kontrolatu gura dituztela, baita ibaiak ere. Eztabaidarako lagako dugu euskal herritarrok, geure nekazaritzak eta industriak ere, nahiko ur geza izango dugun ongizate maila duin bat euste aldera".

Beste gai bat izango da "elikaduraren nolakotasuna" eta enpresa multinazionalei aurre egiteko dauden aukerak ekoizle ttipien partetik, Ipar Euskal Herriko ekimenetatik abiatuta. Horrez gain, energiaren arloan oligopolioetatik aldentzeko eredu kooperatibistez, eta klima aldaketaz eztabaidatuko dute egingo dute; azkeneko kasu honetan eredu praktiko bat ezagutuko dute gainera, garraio sektoreari loturikoa.

Goizeko 9:00etan hasiko da biltzarra. Egunaren lehen partean hitzaldiak izango dira: Iñaki Antiguedad eta Igor Etxabe EHUko irakasleak, Unai Pascual BC3ko ikertzailea, Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea eta Aritz Achocarro kooperatibista jardungo dira. Arratsaldean berriz tailerrak egingo dituzte gai horiek guztiak mahai gainean jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burujabetza
‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


2023-12-07 | Kronika
Energia bulegoa ireki da Hernaniko Burujabetzen Etxean, Iturolan

Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


Eguneraketa berriak daude