Ekainaren 4an agerraldi masibo batekin abiatuko dituzte Barbadoren eta Zelaiaren aldeko mobilizazioak

  • Prentsaurrekoa eskaini zuen atzo ANkerikeriari STOP plataformak, Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren epaiaren aurrean jarritako ebazpenei Auzitegi Gorenak emandako erantzuna baloratzeko. Bi gazteei lau urteko zigor bana ezarri diete, eta hurrengo egunetan espetxeratuak izango direla ohartarazi du plataformak. Ekainaren 4an agerraldia masiboa deitu dute Amurrion, 11:00etan Zabaleko eskolako patioan.


2023ko maiatzaren 31n - 10:06

Auzitegi Gorenak Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei ezarritako lau urteko espetxe zigor bana berretsi ostean, prentsaurrekoa egin zuen atzo ANkerkeriari STOP plataformak, behin betiko sententzia eta bost urtez luzatu den ibilbide judiziala baloratzeko. "Gaueko ordu txikitan Ertzaintzak atxilotu eta lau urte baino gehiago luzatzen ari den ibilbide polizial eta judizial ankerraren nahigabeko protagonistak bilakatu dira Galder eta Aitor", adierazi zuten plataformatik, eta prozesuaren "krudelkeria eta anakronismoa" salatu zuten.

Auzitegi Goreneko epaileak apirilaren 26an batu ziren defentsak zein fiskaltzak Audientzia Nazionalaren epaiari jarritako helegiteen gaineko erabakia hartzeko, eta iragan ostegunean -maiatzak 25- egin zen publiko Madrilgo auzitegiaren erabakia; hau da, Audientzia Nazionalaren epaia berrestea lau urte espetxe zigor bana, urte beteko zaintzapeko askatasuna eta 10 urteko inhabilitazioa ezarriz bi gazteei.

Datozen egunetan espetxeratuak

Behin betiko sententzia mahai gainean, hau noiz betearaziko zain daude Barbado eta Zelaia. Audientzia Nazionalak "espetxeratzeko errekerimendua" abiatu behar du orain. "Errekerimendu hori, gainera, bat-bateko atxiloketa batekin lagunduta etorri daiteke. Egungo egoera, beraz, argia da: Hurrengo egun eta asteetan, atxiloketarekin edo gabe, Aitor eta Galder espetxeratuak izango dira", adierazi zuten atzo Ankerkeriari STOP plataformako bozeramaileek.

"Mina, amorrua, maitasuna eta elkartasuna"

"Minetik eta amorrutik, ulergaitza egiten zaigulako 2023. urtean horrelako eraso bati aurre egin behar izana. Euskal Herria aurrera doa, eskubide zibil eta politikoak urratu eta horrelako injustiziei aurre egiten kateatuta nahi gaituzten arren", nabarmendu zuen ANkerkeriari STOP plataformak atzo.

Era berean geroa "maitasunetik eta elkartasunetik" ere irakurri nahi dute Barbado eta Zelaiaren gertukoek: "Aitor eta Galder gure lagun, kide eta militante politikoak maite ditugu eta ez ditugu bakarrik utziko. Maite dugu herri honekin daukaten konpromisoa eta haiek milaka aldiz egin duten bezala, elkartasun uholde bat itzuli nahi diegu. Elkartasuna eta elkarrekiko babesa delako herri honek duen baliorik handiena eta horregatik izango gaituzue ondoan."

Euskal Herriak aurrera
Agerraldi masiboa egingo du ekainaren 4an Amurrioko Zabaleko Eskolako jolastokian, 11:00etan

"Euskal Herriak aurrera" lemapean, mobilizazioak eta elkartasun keinuak egiteko deia luzatu diete plataformako bozeramaileek Euskal Herri osoko norbanako eta eragile politiko, sindikal eta sozial desberdinei.

Bide horretan, igandean egingo dute bi gazte arabarren aldeko elkartasun mobilizazioen artean lehenengoa. ANkerkeriari STOP plataformak agerraldi masiboa egingo du ekainaren 4an, 11:00etan Amurrioko San Jose auzoko Zabaleko Eskolako jolastokian. Kasuak aurrera egin ahala mobilizazioe ta ekimen dinamikarekin jarraituko dute aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude