EITBri euskaldunak gaztelaniaz egitera ez behartzeko eskatu diote

  • Kirol eta kultur munduko hainbat kidek EITBko zuzendaritzari kazetariei agindua emateko eskatu diote, alegia, euskaldunei, izan ospetsu izan anonimo, ez diezaietela eskatu gaztelaniaz egiteko, eta agindua bete dadin neurriak har ditzatela. Euskal Herri osorako ekimena da.


2015eko apirilaren 14an - 11:59
Lezoko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak adierazpenak egiten. Argazkia: Oarso Bidasoako Hitza.

Gutuna idatzi diote EITBko zuzendaritzari eta eskutitzak dioenez, ETB2 kateko albistegietan bereziki, eta oro har gainerako programetan, euskal hiztunei ematen zaien tratuarekin kezkatuta daude. Hiztun ospetsuak eta anonimoak gaztelaniaz egitera behartzen dituzte. Praktika horrek bi ondorio dituela uste dute: “Batetik, desitxuratzen du Euskal Herriaren mapa linguistikoa, euskararen arnasgune diren herrietan gaztelania entzutea normala balitz bezala agertuz, inguru ez hain euskaldunetan euskara dakienari edo ikasi duenari bere dohaina agertzea debekatzeaz batera; eta, bestetik, ETBren sorreran zegoen helburu nagusietakoa boikoteatzen du, hots, euskararen normalizazioa, erdarazko albistegietan euskal hiztunak desagertzen diren neurrian”.

EITBko zuzendaritzari eskaera egiteaz gain, herritar guztiei zabaldu die mezua, hau da, adierazpenak eskatuz gero euskaraz baino ez egiteko.

Ekimena Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteak eta UEMAk bultzatu zuten iaz. Ondoren, Urola Kosta eskualdea batu zitzaien. Orain, prentsaurrekoan, kirol eta kultur munduko hainbat kidek hartu dute parte, besteak beste, Andoni Egaña, Pako Aristi, Itziar Ituño, Gaizka Garitano, Aitor Gorosabel, Ramon Agirre, Mikel Markez, Amets Arzallus, eta Iñaki Artolak. Ekimena Euskal Herri osora zabaltzea da asmoa.

Gai honen inguruan Argian, 2014ko abenduan, Marijo Deograciasek egindako erreportaje mamitsua irakur dezakezu hemen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Eguneraketa berriak daude