EITBk iktusaren kontrako maratoian jasotako 108.000 euro ez dira ikerketara bideratu

  • EITBk abenduaren 14an iktusaren kontrako tele-maratoian jasotako diruaren %73 besterik ez dio eman BIOEF fundazioari, Garak argitaratu duenez.


2018ko irailaren 05an - 12:15
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua iazko abenduan, EITB maratoian herritarren diru-ekarpenak jasotzen.

Iazko abenduaren 14an EITBk jakitera eman zuenez, guztira 402.000 euro bildu zituen maratoian, baina Garak publikatu duenez 293.118 euro bideratu ditu iktusaren inguruko ikerketa egiten duen fundaziora. Jasotako diruaren, %73 da hori.

Ikerketara bideratuko ez diren beste 108.882 euroekin zer gertatu den galdetuta, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du EITB maratoia egiteak dakarren gastua pagatzeko erabili dela.

EITBren webguneak, ordea, bildutakoa %100 ikerketara bideratuko zela zioen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Estitxu Eizagirre
#2
Gorka Bereziartua
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude