EHZ festibala bertan behera geratu zela jakinarazi eta berehala hainbat jaialdi txiki sortu dira eta sortzen ari dira hari babesa emateko, Elkartasun erauntsia lelopean. Besteak beste, Bilboko Biba kulturgunean eta Donostiako Bukowskin antolatu dituzte elkartasun jaiak, eta datorren astean, hilaren 11n, Gasteizko gaztetxean egingo dute.
Jon Basaguren, Libe, Iñigo (E.T.S.), Bidelapurrak, Montauk, Roto eta Dr. Sax izango dira taula gainean, jaialdi akustikoa eskaintzeko. 20:00etan izango da.
"Sorgin zelaian, gurea asma lemapean, EHZren 22. edizioa iragatekoa zen aurten. Arrosan hasitako ametsari jarraipena eman behar genion Garroko gazteluan. Baina aurten ez da posible izanen. Urte guzi hauetan auzolanean eraikitako proiektu honek, nehoiz baino beharrezkoagoa du Euskal Herri osoaren elkartasuna. Elkartasun erauntsia behar dugu", azaldu zuten antolatzaileek jaialdia bertan behera utziko zutela jakinarazteko prentsaurrekoan.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.