EHZ

EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

  • Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela jakinarazi dute. 

Egindako prentsaurrekoa EHZ

2025eko otsailaren 27an - 14:03
Azken eguneraketa: 2025-02-28 10:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EHZak azken egunetan publiko egin bezala, ostegunean ekin dio aurresalmentari eta horrekin batera, lehenengo taldeen konfirmazioak publiko egin ditu: "Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance eta Maskak. Horrez gain, eguneko programazioari doakionez, Cie Choari eta Queer Falafel" artistak izango dira Arberatzen.

"Produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetikotik kanpo" antolatutako festa izango dela adierazi dute eta sold-out bezalako fenomenoak alde batera utzi nahi dituztela esan dute eta denentzako lekua egongo dela esan dute."Kulturgintzaren kapitalizazioa eta pribatizazioa" ere gogor kritikatu dute, horrelako egoera baten aurrean "(EHZ) landatzen den herrian tokiko erritmora" egokituko direla esan dute. 

Horrenbestez, makrofestibletatik haratago, hemengo "(h)erritmotik eraikitzen" dela diote, "elkar trukea, auzolana eta autogestioa" oinarri izan duen jaialdia delako, "belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek landatu" dutena. 

"Ohiko erritmoa" izango duela jakinarazi du EHZak: egunean zehar "orotariko animazioak" izango dira: zirku, kontzertu, haurren txoko,  mintzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak besteren artean. Gainera, 

Hiru eguneko sarrerak 43 eurotara eskuratu ahal izango da ostegunetik aurrera apirilaren 1 arte ehz.eus webgunean. Hau lehenengo aurresalmenta bada ere, bigarren eta hirugarrenetan konfirmazio eta xehetasun gehiago argitaratuko dituztela jakinarazi dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-01 | Dani Blanco
ARGAZKIAK | EHZ, lurraren erritmora

[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]


Kronika
Segitzen dugu oraino

Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Libe, Bananas, Raimundo el Canastero...

Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]


Eguneraketa berriak daude