EHZ

EHZ: egitarau oparoa 23. urtez

  • Ekainaren 28a eta 30a artean ospatuko da Euskal Herria Zuzenean festibala, Behe Nafarroako Irisarri herrian. Eskaintza zabala eta askotarikoa da: musika, antzerkia, zirkua, haurrentzako txokoa, hitzaldiak, tailerrak edo mahai inguruak.


2019ko ekainaren 25an - 15:02
EHZren aurreko edizio baten irudia. Argazkia: ehz.eus

Hilabeteetako prestaketa lanen ondoren, gertu da 2019ko EHZ. Landa gunetik Irisarri herrira mugitu da aurten ekimen herrikoia. Musika arloan, Euskal herriko taldeei eman diete antolatzaileek lehentasuna, eta askotariko doinuei egin diete lekua: Rap, Rock, Pop, Reggae edo Cumbia, besteak beste. Talde ezagunen artean Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Oihaneko Zühainetan edo Anari, esaterako. Badira haien lan berriak EHZn estreinatuko duten talde ugari ere: Pelax, Rodeo, Alba, Ibil Bedi, Diabolo Kiwi.

Antolatzaileek beste mota bateko ikuskizunak ere nabarmendu dituzte. Led Silhouette dantza konpainiak eta Gaizka Sarasola musikariak EHZrako propio sortutako ikuskizuna eskainiko dute. Horrez gain, Toi d'abord zirkuaz, bertsoez, trarangez edo antzerkiez gozatzeko aukera egongo da.

Hausnarketa eta eztabaidarako bost ildo

Hitzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak izango dira Irisarriko festibalaren ardatzetako bat. Aurten, bost ildoren inguruan daude zentratuak: “festa eta militantzia”; “autogestioa eta antolakuntza”; “G7a borrokatu”, “migrazioa”; eta “eraso sexistak lagun artean”. Ildo bakoitzak larunbata osoa hartzen duen egitarau kateatua dauka, goizean hasi eta arratsaldera arte. Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra dago.

500 galtzagorri

Auzolana da EHZren oinarri eta bereizgarrietako bat, eta horrela izango da aurten ere. Antolatzaileek aurtengo festibala aurrera ateratzeko aurten 500 “galtzagorriren” beharra dagoela jakinarazi dute. Festibalaz gozatzeko, hiru egunetarako sarrera bateratua zein egun bakoitzerako propioa hartzeko aukera ematen dago. Sarrerak erosteko, galtzagorri bezala txandak hartzeko zein eztabaida ildoetan izena emateko, ehz.eus ataria erabilgarri dago.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude