Ehunka mila kolonbiarrek babestu dute bake prozesua

  • Kolonbiako hainbat hiritan manifestazioak egin dituzte ostegunean Biktimekiko Elkartasunaren Egun Nazionalean. Gobernua eta FARC-EP-ren arteko bake elkarrizketei babesa adierazi diete horrela.


2015eko apirilaren 10ean - 10:08
Ehunka milaka pertsona kalean bakearen alde. (Arg: @HospitalUsmeESE)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxa mugimendu sozialek eta Giza Eskubideen aldeko ekintzaileek antolatu dute. Juan Manuel Santos martxan izan zen, eta FARC-ek ere mobilizazioa eskertu zuen Habanatik bidalitako komunikatu baten bidez.

Joan den abenduaren 17an FARC-EP-k aldebakarreko eta mugarik gabeko menia iragarri zuen. La Habanan bake negoziazioak egiten ari dira. Orain arte, Kolonbiako gatazka armatuak 600.000 hildako utzi ditu, TeleSur-en irakur daitekeenez.

Martxako hainbat argazki:

Arg: Hernán Tovar.
Arg: ETCE/ David Sánchez

Martxak iragartzeko egin zituzten kartelak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Eguneraketa berriak daude