Euskarak Nafarroan dituen harresiak botatzeko bat egin dute ehunka lagunek Tafallan

  • Euskararen Legearen 28. urteurrenean ehunka lagunek euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Tafallan, “Berlingo Harresia nola, Vascuencearen Legea hala!” lemapean.


2014ko abenduaren 15ean - 09:06
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ehunka lagun euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatzen Tafallan. (Argazkia: www.noticiasdenavarra.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euriaren gainetik jende andana etorri da igande eguerdian Nafarroako herri ugaritatik.

Euskaraz Bizi eta Ikasi plataformak antolatu du protesta, baina beste hainbat alderdi, elkarte eta kolektibo ere bertan izan dira: besteak beste, Geroa Bai, Bildu, Sortzen Elkartea, Euskal Herrian Euskaraz eta STEE-EILAS sindikatua.

Berlingo harresiarekin paralelismoa

Euskararen Legea eta Berlingo harresia alderatu dituzte Tafallan.

Horretarako, modu sinbolikoan Euskararen Legeak sortutako harresia eraitsi dute: "Berlingo Harresia erori zen bezala, Vascuencearen Legearen harresia ere eroriko da. Hobeto esanda, bota egingo dugu".

Antolatzaileek positiboki baloratu dituzte Nafarroako Euskararen Legean proposatutako aldaketak eta uste dute “erreten” bat ireki dela Euskararen Legearen baitan.

“Lanean jarraituko dugu 28 urteren ondoren euskarari dagokion tokia emateko”, gaineratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude