Troikaren aurkako mobilizazioengatik zigortu nahi duten sindikalistari babesa azaldu diote Laudion

  • Azaroaren 17an Laudion ehunka lagun elkartasun adierazi zioten Iñaki Montes sindikalistari. Montesentzat eta beste bi lagunentzat bosna urteko kartzela zigorra eskatzen dute 2014an Troikaren aurka Bilbon eginiko protesten harira.


2016ko azaroaren 18an - 13:53

2014ko martxoaren 3an Nazioarteko Moneta Funtsaren aurkako protestetan atxilotu zuten Montes beste hamaika lagunekin batera. Euskal Herriko sindikatu ugarik eta Troikaren aurkako taldeek deituriko manifestazioan hartu zuen parte JEZ enpresako langile batzordeko kideak.

Azaroaren 24an ekingo diote epaiketari. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta 213.000 euroko kalte-ordainak eskatzen ditu berarentzat. Fiskaltzak leporatzen dizkion karguekin zerikusirik ez duela azaldu du Aiaraldea.eus-i eginiko elkarrizketan eta “muntai poliziala” salatu.

Orain arte protesta horien inguruan egin diren epaiketa guztietan akusatuak absolbitu dituzte.

Montesen alde eginiko manifestazioan LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek salatu du Troikak eragin duen pobrezia eta txikizio soziala egun hartan gertatutakoa baino askoz eskandalagarriagoa dela eta “borrokaren bidea zaintzen eta babesten” jarraitu beharra dagoela.

Jarraian Aiaraldeak Montesi egindako elkarrizketa:

"Espero dut epaiketan argi geratzea muntaia poliziala izan dela dena"

Iñaki Montes

Zein da zure egoera?

Orain itxaroten ari naiz ostegunean, azaroaren 24an, izango dudan epaiketa. Fiskalak mantendu du eskaera; 5 urteko kartzela zigorra guztira eta, horrez gain, 213.000 euroko kalte-ordainak.

Zergatik?

Azpimarratu behar dut 2014an gertatu zela dena. Gizarteak bizi izan dituen murrizketak pil-pilean zeuden eta, gainera, Troika etorri zen Bilbora.

Orduan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat taldek horren aurkako manifestazioa deitu zuten.

"Ni JEZ enpresako langile batzordeko kidea naiz eta manifestaziora joan nintzen zenbait lankiderekin. Mobilizazioan egon ginen eta istilu batzuk egon ziren"

Jende batek bere amorrua adierazi zuen gauzak apurtzen. Ni manifestazioan nengoen lasai-lasai lankideekin eta sekulako istiluak gertatu ziren. Jende multzoa zegoen, hurbildu nintzen eta jarraian ertzaina batek atxilotu ninduen.

"Gero furgonetan sartu ninduten eta bertan jipoitu. Kriston kolpeak jaso nituen".

Hurrengo egunean epailearen aurrean deklaratu nuen eta horren ostean jakinarazi zidaten fiskalak leporatzen zidala istiluetan parte hartzea, atentatua, desorden publikoak... sekulako muntaia.

Zure ustez, zer gertatuko da epaiketan?

Ez dakit. Espero dut aske geratzea, baina Euskal Herrian horrelako egoeretan ez dakizu zer gerta litekeen. Nik badakit errugabea naizela eta espero dut libre geratzea.

"12 pertsona atxilotu zituzten egun horretan eta gu gara epaitzeko geratzen direnak. Orain arte ia guztiak libre geratu dira ez zegoelako frogarik ez ezer, eta espero dut epaiketa honetan gauza bera gertatzea".

Hau da, ikustea muntaia poliziala izan dela guztia.

Babesak jaso dituzu, ezta?

Bai, horrekin harrituta nago. Gehienbat Aiaraldean langile batzorde asko atxikitu dira eta gaurko manifestazioarekin bat egin dute. Horregatik pozik nago.

24an ere elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean 09:00etan eta, esan bezala, oso pozik nago.

Zein da zure hausnarketa epaiketari buruz?

Gauza zabalagoa da. Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen. Eta berdin zaie gaztea edo langilea izatea, euren helburua da gu etxean geratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2014ko Bilboko goi-bilera ekonomikoa
2016-11-22 | Aiaraldea
Iñaki Montes
"Espero dut epaiketan argi geratzea muntaia poliziala izan dela dena"

Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan... [+]


2016-03-30 | Uriola.eus
Iker Egiraun bilbotarra epaituko dute Troikaren bisitako istiluen harira

Iker Egiraun bilbotarra epaitua izango da martxoaren 31n, 2014ko martxoaren 3an Bilbon egin zen Global Forum Spain bilkuraren kontrako istiluengatik. Egi Libre plataformak elkarretaratzea deitu du 10:30ean Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean.


2014-03-26 | ARGIA
UKBerriko kazetari bat atxilotu du Ertzaintzak

UKBERRI.NET Bizkaiko Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitaleko kazetari Iñigo Fernandez de Martikorena atxilotu du Ertzaintzak, martxoaren 3an, Bilboko Goi Bilera Ekonomikoaren aurkako istiluen harira.


2014-03-06 | Juan Mari Arregi
Troika eta biolentziak

Berrikitan Bilbon izan da Troika (ELGA, NDF, EB), bankuen eta enpresa multinazionalen ordezkariekin, hala nola Madril eta Gasteizko gobernuen exekutiba gorenekin. Horrek milaka laguneko protesta sindikal eta soziala eragin du.


Eguneraketa berriak daude