“Espero dut epaiketan argi geratzea muntaia poliziala izan dela dena”

  • Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 19:30etan Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 22an - 14:28
Troikaren aurkako 2014ko protestetan atxilotu zuten Iñaki Montes. (Arg.: aiaraldea.eus)

Zein da zure egoera?

Orain itxaroten ari naiz ostegunean, azaroaren 24an, izango dudan epaiketa. Fiskalak mantendu du eskaera; 5 urteko kartzela zigorra guztira eta, horrez gain, 213.000 euroko kalte-ordainak.

Zergatik?

Azpimarratu behar dut 2014an gertatu zela dena. Gizarteak bizi izan dituen murrizketak pil-pilean zeuden eta, gainera, Troika etorri zen Bilbora. Orduan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat taldek horren aurkako manifestazioa deitu zuten.

Jende batek bere amorrua adierazi zuen gauzak apurtzen. Ni manifestazioan nengoen lasai-lasai lankideekin eta sekulako istiluak gertatu ziren. Jende multzoa zegoen, hurbildu nintzen eta jarraian ertzaina batek atxilotu ninduen.

Hurrengo egunean epailearen aurrean deklaratu nuen eta horren ostean jakinarazi zidaten fiskalak leporatzen zidala istiluetan parte hartzea, atentatua, desorden publikoak... sekulako muntaia.

Zure ustez, zer gertatuko da epaiketan?

Ez dakit. Espero dut aske geratzea, baina Euskal Herrian horrelako egoeretan ez dakizu zer gerta litekeen. Nik badakit errugabea naizela eta espero dut libre geratzea.

Hau da, ikustea muntaia poliziala izan dela guztia.

Babesak jaso dituzu, ezta?

Bai, horrekin harrituta nago. Gehienbat Aiaraldean langile batzorde asko atxikitu dira eta gaurko manifestazioarekin bat egin dute. Horregatik pozik nago.

24an ere elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean 09:00etan eta, esan bezala, oso pozik nago.

Zein da zure hausnarketa epaiketari buruz?

Gauza zabalagoa da. Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen. Eta berdin zaie gaztea edo langilea izatea, euren helburua da gu etxean geratzea.

Hurrengo bideoan 1:49 minutuan ikus daiteke Iñaki Montes atxilotu zuten unea:

 

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2014ko Bilboko goi-bilera ekonomikoa
Troikaren aurkako mobilizazioengatik zigortu nahi duten sindikalistari babesa azaldu diote Laudion

Azaroaren 17an Laudion ehunka lagun elkartasun adierazi zioten Iñaki Montes sindikalistari. Montesentzat eta beste bi lagunentzat bosna urteko kartzela zigorra eskatzen dute 2014an Troikaren aurka Bilbon eginiko protesten harira.


2016-03-30 | Uriola.eus
Iker Egiraun bilbotarra epaituko dute Troikaren bisitako istiluen harira

Iker Egiraun bilbotarra epaitua izango da martxoaren 31n, 2014ko martxoaren 3an Bilbon egin zen Global Forum Spain bilkuraren kontrako istiluengatik. Egi Libre plataformak elkarretaratzea deitu du 10:30ean Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean.


2014-03-26 | ARGIA
UKBerriko kazetari bat atxilotu du Ertzaintzak

UKBERRI.NET Bizkaiko Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitaleko kazetari Iñigo Fernandez de Martikorena atxilotu du Ertzaintzak, martxoaren 3an, Bilboko Goi Bilera Ekonomikoaren aurkako istiluen harira.


2014-03-06 | Juan Mari Arregi
Troika eta biolentziak

Berrikitan Bilbon izan da Troika (ELGA, NDF, EB), bankuen eta enpresa multinazionalen ordezkariekin, hala nola Madril eta Gasteizko gobernuen exekutiba gorenekin. Horrek milaka laguneko protesta sindikal eta soziala eragin du.


Eguneraketa berriak daude