Protesta artean hartu dute Troika Bilbon

  • Gaur bilduko dira Guggenheimen Espainia 2014 Foro Globala osatzen duten munduko agintari ekonomiko nagusiak. Hainbat kolektibok deituta protestak izango dira Bilbon. ARGIA zuzeneko jarraipena egiten ari da.


2014ko martxoaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sindikatuen presentzia handia da Jesusen Bihotzetik abiatutako zutabean (Argazkia: @axierL)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Besteren artean, Guggenheimen bilduko dira: Christine Lagarde Nazioarteko Moneta Funtseko ordezkaria, Joaquin Almunia europar komisarioa; Angel Gurria OCDEko kidea; Jeroen Dijsselbloem Eurotaldekoa; Werner Hoyer Europako Inbertsio Bankuko ordezkaria; Mariano Rajoy Espainiako gobernu-presidentea; Iñigo Urkullu Jaurlaritzako Lehendakaria; eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Enpresen ordezkari modura berriz BBVA, Telefonica, Sener, Ibedrola eta Inditex enpresetako goi karguak bertaratuko dira.

Elite ekonomikoa eta agintariak Guggenheimen eta Ibedrolako dorrean bilduta dauden bitartean mobilizazioak deitu dira. Goizeko 10:00etan Arriaga Antzokitik eta Jesusen Bihotzatik zutabeak aterako dira; Moyua Plazan elkartuko dira biak. Ezkerraldetik ere martxa berezia deitu dute Eskualdeko Langabetuen Asanbladakoek, 9:30ean atera era aurreko bi zutabeekin elkartuko da. Arratsaldean bigarren manifestazio bat egingo da, arratsaldeko 19:00etan Ibedrola dorrearen ondoan dagoen Euskadi Plazatik abiatuko dena.

Info7 irratia ere zuzeneko jarraipena egiten ari da.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.