"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat gaztetxe, gazte asanblada, elkarte eta herri eta auzo ekimen daude sinatzaileen artean.
Bilboko eta Gasteizko kasuak adibide hartuta, eta hiri horietako jaiei begira aurten ere Mugimendu Sozialistari parte hartzeko aukera "ukatzen" ari zaiola jakinarazita, ehun eragile inguruk idatzi bat sinatu dute "bazterketak alboratzeko" asmoz. "Garaiz gaude egoera honi irtenbidea emateko", esan dute oharraren amaieran.
Adierazi dutenez, Euskal Herri osoan zabalduta dauden jai herrikoiak hamarnaka eragileren borondatezko lanaren bitartez ateratzen dira aurrera, eta inplikazio hori jaien izaera parte-hartzaileak ahalbidetzen du. Areago, diotenez, babes instituzionalik ez duten eragileentzat bitarteko garrantzitsuak dira jai herrikoak haien eguneroko jarduna ekonomikoki sostengatzeko. Bilboko eta Gasteiz debekuek "eredu horren aurka" egiten dutela diote, Mugimendu Sozialistak "bazterketa" jasaten duelako: "Guztion baldintza berdintasuna urratzen dute eta Mugimendu Sozialistaren kontrako blokeo ekonomiko zein sozialerako bidea zabaltzen dute". Sinatzaileen esanetan, "era horretako bazterketek ez dute kabidarik Herri Mugimenduaren baitan".
Ehun bat eragileren babesa
Partekaturiko testua, Mugimendu Sozialistaren salaketa baino, iritzi orokortuagoa dela eman dute ulertzera: "Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka. Are gehiago, gaur-gaurkoz gutako asko dozenaka herri eta auzotan Mugimendu Sozialistarekin batera aritzen gara jai guneetan eta bestelako esparruetan elkarlanean".
Sinatzaileen artean makina bat gaztetxe, gazte asanblada, elkarte eta gizarte-mugimendu daude. Besteren artean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua, Askapena, AZET Bilboko Etxebizitza Sindikatua, Berri Otxoak, Ecuador Etxea, Guggenheim Ez, Indar Gorri, OTAN Ez, Sare Antifaxista edota Sañu Bizirik.
Atxikimendua eman nahiko lukeenari, helbide honetara jotzea proposatu diote: txosnakdenonak@gmail.com
Sinatzaileen zerrenda osoa
ABADIÑOKO GAZTETXEA
ALTSASUKO GAZTE ASANBLADA
AMNISTIAREN ALDEKO ETA ERREPRESIOAREN AURKAKO MUGIMENDUA
ANOETAKO GAZTE ASANBLADA
ARAMAIXOKO GAZTE ASANBLADA
ARGITAN (Barakaldo)
ARRASATEKO GAZTETXEA
ASKAPENA
ATARRABIAKO GAZTE ASANBLADA
ATXONDOKO GAZTETXEA
AZET ETXEBIZITZA SINDIKATUA (Bilbo)
AZKOITIKO GAZTE ASANBLADA
AZPEITIKO GAZTE ASANBLADA
BABESTU ARABA
BACHUÉ (Gasteiz)
BARAÑAINGO GAZTE ASANBLADA
BASKALE ELKARTEA (Bilbo)
BEASAINGO GAZTE ASANBLADA
BERANGOKO AMNISTIA TALDEA
BERMIOKO KABIDXE GUNE SOZIALA
BERRI OTXOAK (Barakaldo)
BILBO ZAHARRA ANTIFAXISTA
BILBO ZAHARREKO ERRAILA GUNEA
BOLTXE
BULTZA HERRI EKIMENA (Bilbo)
BURLATAKO GAZTE ASANBLADA
DANDA GAZTE ASANBLADA (Zarautz)
DEUSTUKO ARMADA GORRIA
ECUADOR ETXEA
EGURRE GAZTE ASANBLADA (Gernika)
ELORRIOKO GAZTETXEA
ERROMOKO HINTXAK (Getxo)
ERRONDOKO AUZO ETXEA (Bilbo)
ERROTA GAZTETXEA (Mungia)
ESTERIBARKO GAZTE ASANBLADA
ETXARRI II GAZTETXEA (Bilbo)
EZKER IRAULTZAILEA – EHS
GALDAKAO T.A.
GASTEIZKOAK TALDE ANTIMILITARISTA
GBGE (Galdakao)
GUGGENHEIM EZ! (Busturialdea)
HAIZEAK BIZIRIK (Etxalar)
HARITU ELKARLAGUNTZA SAREA (Iruñerria)
HAUSTURA TXANTREAKO GAZTEAK
HEGOALDEKOAK AUZO ELKARTEA (Gasteiz)
HERNANIKO GAZTE ASANBLADA
HERRIBILTZA
HERRI NORTE TALDEA
HIRUPUTZU GAZTETXEA (Zarautz)
HORI BAI GAZTETXEA (Larrabetzu)
IBARRAKO GAZTE ASANBLADA
INDAR GORRI
INDAR HORIBELTZ (Barakaldo)
ITZUBALTZETAKO GAZTE ASANBLADA
KAKITZAT KOORDINAKUNDE ANTIMILITARISTA
KALETIK GAZTETXERA (Durango)
KONTRAKANTXA GAZTETXEA (Hernani)
LAIA BUSTURIALDEA
LAKUNTZAKO BILTOKI GAZTETXEA
LAUDIOKO GAZTE ASANBLADA
LEGUTIOKO GAZTETXEA
LEKITTOKO GAZTE ASANBLADA
MALERREKA BIZIRIK
MARTES AL SOL (Iruñea)
MENDILLORRIKO GAZTE ASANBLADA
MUGIRI KULTUR ELKARTEA (Hondarribia)
MUTRIKUKO GAZTETXEA
MUTRIKUKO NATUR TALDEA
ORDIZIKO GAZTE ASANBLADA
OTAN EZ PLATAFORMA
OTXANDIOKO GAZTE ASANBLADA
PAH BERRIOZAR
PIKUTARA MUGIMENDU ANTIERREPRESIBOA (Lizarra)
POLLOE BIZIRIK EGIAKO GAZTE ASANBLADA
PRINTZA GUNE AUTOGESTIONATUA (Larraun)
SALBURUA-BURDINBIDE AUZO ELKARTEA (Gasteiz)
SANIKO GAZTE ASANBLADA (Bilbo)
SARE ANTIFAXISTA
SAÑU BIZIRIK (Azpeitia)
SOUTH SIDE TALDEA (Irun)
STOP DESAHUCIOS HERNANI
SUGARRA GAZTETXEA (Lizarra)
TINKO
TOLOSAKO GAZTE ASANBLADA
TRIKUHARRIKA (Gasteiz)
TXANTXARREKA GAZTETXEA (Donostia)
TXORIERRIKO SAD BORROKAN
URRETXU-ZUMARRAGAKO GAZTE ASANBLADA
XANETA GAZTETXEA (Luhuso)
ZALDIBIKO GAZTE ASANBLADA
ZAPATENEO (Gasteiz)
ZAZPIGARREN ALABA AUZO ELKARTEA (Gasteiz)
ZESTOAKO GAZTE ASANBLADA
ZIZURKO ROCK ETXEA
ZORNOTZAKO MATRAILU GAZTETXEA
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]
Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.
Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.
Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]
Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]