Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

  • Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko" gisara. 


2023ko abenduaren 15an - 13:28

Luberri Konpartsak asteartean eman du azken asteotan Aste Nagusiko Jai Batzorde motorrean eta konpartsa guztien koordinadoran hartu diren erabakien berri, sare sozialetan zabaldutako oharraren bidez. Luberriri Bilboko Konpartsen Federakundeak sarrera debekatu izana salatu dute, eta horren arrazoia “Mugimendu Sozialistak bertan duen parte-hartze aktiboa” izan dela adierazi. Ezker Abertzalea seinalatu dute “erantzule politiko” gisara eta Luberriren sorreratik euren kontrako “difamazio kanpaina” aurrera eramatea leporatu diete, baita konpartsen “barne-erabakiak baldintzatzea” ere.

Ia urtebete igaro da Luberrik Bilboko Konpartsen Federakundean sartzeko eskaera egin zuenetik. Hala, maiatzeko konpartsen koordinadoran eztabaidatu zuten Luberriren sarrera, oharrean adierazi dutenez: “Gehiengoak Luberriren sarreraren aldeko iritzia adierazi zuen. Hori ikusita, Ezker Abertzaleak eztabaida blokeatu zuen, erabakia gehiengoz hartu ordez kontsentsuz hartu behar zela argudiatuta”. Hori dela eta adostu zuten erabakia atzeratzea eta bitartean Luberrirekin “elkarlan-harreman” bat abiatzea. Ordutik, Luberri Konpartsako kideek adierazi dute Bilboko Konpartsen egitarauetan parte hartzen, txandak egiten eta hainbat konpartsekin harremana estutzen aritu direla, “eskatutako guztia betez”. 

Egoera ikusita, Ezker Abertzaleak euren aurkako "difamazio-kanpaina indartu" izana salatu dute, aldeko bozkak "aldatzeraino iritsiz" eta Luberriren sarreraren aldeko konpartsak "presionatuz". Hala, behin-betiko erabakia hartzeko bozketa egitean ezezkoa gailendu da. 

Baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidea

Debeku horren aurrean, Luberrik gainontzeko konpartsen baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidea defendatzen jarraituko duela adierazi du: “Luberrik Bilboko Konpartsen estatutuetako irizpide guztiak betetzen ditu, eta erabakia hartzeko momentuan, ez direla maiatzean hasitako elkarlan-harremanaren balorazioan oinarritu salatu nahi dugu”. Bestetik, Luberriri leporatu zaion “izaera erasokorra” gezurtatu dute, horren adibide jarriz “orain arte Bilboko konpartsa, asanblada zein gaztetxeekin eramandako elkarlana”.

Egoera honetan, Luberrik eskerrak eman dizkie azken egunotan “debekuaren kontra” egin duten konpartsa eta norbanakoei eta “elkarlanerako prest” jarraitzen dutela berretsi dute. Hori dela eta, dei egin die Bilboko Konpartsen Federakundeari erabakia “birpentsatu” dezan: “Luberritik beto politiko hau altxatzen laguntzeko lanean jarraitzera bultzatzen zaituztegu: Bilboko Konpartsen eta Aste Nagusiaren aniztasuna eta izaera parte hartzailea daude jokoan”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Mamiki konpartsa feministak amaiera eman dio 43 urteko ibilbideari

Urteroko erantzukizunei aurre egiteko erreleboaren faltan, Bilboko Mamiki Konpartsa Feministak erabaki du 43 urteko ibilbideari amaiera ematea. Mamikik utziko duen hutsunea betetzeko asmoa duenik bada, konpartsa feminista berri bat sortzeko eraikuntza prozesua abiatu baitu... [+]


Eguneraketa berriak daude