EHBilduk zoriondu ditu Errazkin eta Intxaurrandieta: "Arazoa berbideratzeko eta soluzioak bilatzeko garaiz gaude"

  • Txalo artean hartu dituzte EHBilduko Gipuzkoako ordezkari politikoek Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin koalizioaren Donostiako egoitzan, Espainiako Kontu Auzitegiak ezagutzera emandako epaiaren biharamun honetan. Gogoan izan, 2013ko azaroan Zubietan garai hartan eraikitzea aurreikusten zen proiektua bertan behera uztea erabaki zuten orduko EHBilduko agintariek. Erraustegia geratu izanagatik, egungo GHK-ko agintariek auzitara eraman zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin. Orain, Espainiako Kontu Auzitegiak arrazoia eman die EHBilduko ordezkariei, erraustegia geratu izana babestu du epaitegiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 12an - 09:40
EHBilduko Gipuzkoako hautetsiek zoriondu dituzte Iñaki Errazkin eta Ainoa Intxaurrandieta. (Irudia: EHBildu)

Une latzak eta gogorrak bizi izan dituztela oroitu arren, oso pozik agertu da Ainhoa Intxaurrandieta hedabideen aurrera. “Denborak bakoitza bere lekuan jartzen du eta arrazoia eman digu”, zioen. “Egin genuen gauza bakarra gizartearen defentsa bat izan zen”, gaineratu du. Iñaki Errazkinek une zailetan ondoan izan eta babestu izan dituztenak hartu ditu gogoan. “Gure ondoan egon eta laguntzen egon diren guztiei eskerrak ematea garrantzitsua da”. 

Espainiako Kontu Auzitegiak ezagutzera emandako epaia hartu du ahotan Madrilgo Kongresuko EHBilduren diputatu Marian Beitialarrangoitiak. “Sententziak argi uzten du, EHBilduren jardun politiko guztiaren helburua zela, gipuzkoar guztien interes ekonomiko, ingurumenezkoak eta osasuna bera babestea eta zaintzea”. 

“Gipuzkoarren interesen aurka ari zirela jakin, bazekiten”

EAJ eta PSE-k defendatzen zuten interesa ordea beste bat zela, “herrialde eta kanpoko elite ekonomiko eta enpresarialen interesa babestea”. Horren jakitun zirela jokatu zuten EHBilduren esanetan, eta honenbestez, “gipuzkoarren interesen aurka ari zirela ere jakin, bazekiten”. Eta gaineratzen zuen, “sententziak ere esaten du hartutako norabide okerra zuzentzeko aukera ere izan dutela, baina nahiago izan zutela ez egin, nahiago izan zutela bankuen eta eraikuntza enpresa handien interesak defendatu eta horretan jarraitzea”.

2019ko foru hauteskundeetarako EHBilduren zerrenda buru Juan Karlos Izagirrek garaiz gaudela gogorarazi du, “arazoa berbideratu eta soluzioak bilatzeko”. Konponbiderako aukerak badira bere ustez eta aukerok baliatu beharra daudela dio. “Gipuzkoar guztientzat, onena izango den soluzioa aurkitu behar dugu, konfrontaziorako bideak baztertuz”. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude