‘Egunkaria’-ren auzi ekonomikoa itxi du epaileak

  • Ustezko delituak preskribituta daudela argudiatuta itxi du Egunkariaren auzi auzi ekonomikoa epaileak. Fiskalak bost egun eskatu ditu alegazioak jartzeko. Guardia Zibilak Egunkariaren kontrako bigarren operazioa egin eta hamaika urtera dator auziaren itxiera.


2014ko ekainaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskaldunon Egunkaria kazeta 2003ko otsailean itxi eta zortzi hilabetera bigarren operazioa burutu zuen Guardia Zibilak, operazio ekonomikoa. Gaur arte iraun du irekita bigarren auzi honek, eta hamaika urte pasata itxi dute (oarsobidasoa.hitza.info) oarsobidasoa.hitza.info
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Auzi ekonomikoaren aurretiazko saioa egin zuten apirilaren 7an Donostian, eta defentsak preskripzioagatik kasua ixteko eskatu zuen, zigor eskaerak mantentzeko fiskalaren jarreraren aurrean. 9-18 urte arteko espetxe zigorrak eta 221 milioi euroko isun ekonomikoak galdegiten zituen fiskalak Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi akusatuentzat.

Juan del Olmoren akusazioa

Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen agindupean egin ziren Egunkaria auziko bi operazioak, eta ekonomikoaren kasuan inplikatu zituzten lagunentzako akusazioa zen Euskaldunon Egunkariaren 1998, 1999, 2000 eta 2001eko diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzak jasotzeko iruzurra egitea.

Lau urte dira Egunkaria auziko sumario nagusia artxibatu eta akusatuak absolbitu zituztela, eta horren ondotik pasa zuten auzi ekonomikoa Madrildik Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, eta Dignidad y Justicia elkartea ere auzitik kanpo utzi zuten.


Irakurri gehiago: Egunkaria auzia Politika
Egunkaria auzia kanalean gehiago
2021eko uztailaren 28
Otsaileko hostoak

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2019ko otsailaren 22
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.