Aiaraldeko Greba Batzordeak deituta, ostiralean 7:30etatik 20:00ak arte egongo dira mobilizazioak Laudion eta Amurrion. Gehiengo sindikalak, aldiz, lanuztea deitu du 11:00etatik 13:00etara, eta mobilizazioak egingo ditu 11:30ean Laudio eta Amurrion.
Egun osoko egitaraua antolatu du Aiaraldeko Greba Batzordeak ostiralerako, "Aiaraldea alerta gorrian" lemapean. Gehiengo sindikalak -ELA, LAB, ESK eta STEILAS- lanuztea deitu du 11:00etatik 13:00etara eta mobilizazioak egingo ditu 11:30ean, Laudion zein Amurrion.
Aiaraldeko enpleguaren aldeko aldarria zabaltzea izango da ekimemen xedea, Valvospain edota Tubacexen egoerak bultzatuta. Hodiak ekoizten dituen enpresako langileek 22 egun bete dituzte dagoeneko greba mugagabean, zuzendaritzak ezarri nahi dituen 150 kaleratzeen aurka.
Gauzak horrela, Aiaraldeko Greba Batzordeak hurrengo deialdiak proposatu ditu ostiralerako:
Aiaraldeko kaleetan geroz eta gehiago ari da zabaltzen ostiraleko borroka egunaren deialdia. Zabaldu dezagun guztion artean, bizilagun, lankide edota ikaskideen artean! Animo! ✊✊✊ pic.twitter.com/B3ni4jxtZF
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) March 3, 2021
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.
Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]