Egitarau oparoa 'Hamaika Botxo' eguna ospatzeko

  • Larunbatean izango da 'Hamaika Botxo' eguna. Hainbat eragileren artean egitarau zabala prestatu dute eguna ospatu eta Bilboko hiri eredua salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 12an - 09:29

Umeentzako txokoa, ikuskizunak, antzerkiak, eztabaidak, proiektuen aurkezpenak, herri azoka "erraldoia", janaria, edaria, musika... denetarik izango da larunbat honetan Ripako kaian. Bertan, Bilboko eragile eta proiektu ezberdinek hartuko dute parte, egitaraua mamitzen zein euren proiektuak aurkezten.

Eguerdian emango diote hasiera 'Hamaika Botxo' egunari Uribitarte pasealekuan. Bilboko hiri ereduaren eta makroebentoen aurrean "beste Bilbo bat" dagoela erakutsi nahi dute: "modelo honetatik kanpo geratzen garen herritar eta eragileak".

Hain zuzen ere, horiek izango dira eguneko protagonistak. 'Hamaika Botxo' jardunaldiaren ekimena 'Piztu Bilbo, Itzali MTV' dinamikarena bada ere, hainbat herritar eta kolektibo desberdinek hartuko dute parte. Eguneko beste protagonistak eztabaida eta mahainguruak izango dira, hiri ereduaren inguruan hausnartzeko aukera emango dutenak.

Egun osoko egitaraua:

 

Artikulu hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Piztu Bilbo MTV itzali
Etxebizitzaren arazoa politizatzea, auzo elkartasuna antolatzea. Etxebizitzari, auzodefentsari eta klase borrokari buruzko gogoeta batzuk

Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok geroz eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan, lan arlotik harago, baldintza existentzial bilakatu den etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da.


Salbuespenak araua konfirmatu eta preskribatzen du: larrialdiaz, normaltasunaz eta salbuespen egoeraz

“Salbuespen egoera gobernu paradigma nagusi bezala aurkezteko tendentzia gero eta ugariagoa da politika garaikidean”. (G. Agamben)


Krisia faxismo aukera bezala: faxismoaz/ez, gerraz eta iraultzaz

“Ez dago burges izutu bat baino faxista okerragorik” (B. Bretch)


2019-11-27 | ARGIA
Red Bull-en jauzietan egindako ekintzagatik, 6.600 euroko isuna hamaika gazteri

Makro-ekimenen aurka protesta egin zuen Auzoetatik Piztu Bilbo eragileak. Ertzaintzak desordena publikoa egotzi zien hamaika gazteri, eta mozal legea ezarri. Asteazkenean, elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean.


Eguneraketa berriak daude