Londresko The Guardianek atzoko, martxoak 24, editoriala honela bukatzen du: "Manyako [auzia burutu den herria] epaileak usteko du bere betebeharra dela Sisi jeneralari laguntzea oposizioko zenbait ahots isilarazten. Hala bada, oker dago: bere erabaki drakoniarrak ez du lortuko herrialdea krisian are gehiago hondoratzea baizik".
Atzo Saeed Elgazar epaileak urkaturik hiltzera kondenatu zituen 529 pertsona Anaia Musulmanen erakundeko kideak. Gaur epaitzekotan ziren 683 gehiago. Gure inguruko egunkariek ez dieten arren eman lehen orrietan merezi luketen leku nagusia epaiari eta ondoren Egipton piztu diren erreakzioei, herrialde hartako krisiaren larriagotzeak berak eragingo du Mendebaldeko herritarren kezka. Aljeriak 1990ko hamarkadan bizi izan zuen gerra zibilaren gero eta antza handiagoa dauka Egiptokoak.
Patrick Kingsley eta Manu Abdok The Guardianentzako Kairotik bidali kronikan kontatu dute 529 pertsona urkamendira kondenatu dituen epailearen jokabidea: "Heriotzera kondenatutako batzuen abokatua den Ahmed Shabeebek esan du: 'Epai beldurgarria da eta lege eta arau oro hausten duena, 2014ko konstituzioa barne'. Shabeebek salatu zuen Saeed Elgazar epaileak gizonok heriotzera kondenatu dituela nahiz eta joan den larunbatean behin eta berriro esan zitzaion konstituzioaren kontra ari zela. 'Ez aipatu niri konstituzioa, ez dut horretaz hitzik entzun nahi nire epaitegian' esan zuen Elgazarrek, Shabeeben hitzetan. Epailearen haserrealdiak eztabaida gogorra eragin zuen, epaileak konpondu nahi izan zuena segurtasun agenteak jarriz abokatuen aulkien ondoan, gehitu du Shabeebek". Abokatuek ikusten zuten zer etorri behar zuen epaian idatzita, baina agian haiek ere ez zuten ametsik txarrenean ere pentsatuko tamaina horrekoa gertatuko zenik.
Auzi honen iturburuan hilketa bat dago: Minya herriko liskarretan Mostafa el-Attar poliziburua hil zuten eta horren ordainetan erabaki du epaileak 529 gizon urkatzea. Konparazio itsusi bat egiteko, joan den astean 10 urteko espetxe zigorra ezarri zaio iazko abuztuan 37 preso gasez hil zituen poliziako kapitanari. Gaur hastekoa zen 683 gizon gehiagoren kontrako epaia. Egipton dagoeneko 16.000 preso politiko omen daude espetxeraturik.
Atzoko epaia jakinda zenbait hedabidetan irakur daiteke kondenatuek egingo dituzten elegiteez gain gaur Egiptoko nagusi den Abdul Fatah al-Sisi jeneralak bizia barkatuko diela, herrialde hartan ez dutela heriotza zigorra hainbestetan erabiltzen. Kontsolamendu txikia, zinez. Egipton gertatzen denak gero eta antza handiagoa baitu duela 25 urte Aljerian gertatuarekin. 'Aljeriako gerra zibila' sarrera ikusi beharko lukete Wikipedian hura ezagutu ez duten gazteek, euskarazkotik abiatuta frantsesezkoan osatzeko. Ez dira hain ezberdinak bi egoerak. Militarrek sustatutako errejimen bat (Aljerian FLN alderdiaren betiko nagusigoa) bukatzen da, islamistek irabazi dituzte hauteskundeak, gizartea bi bloke oso nabarmenetan zatiturik ageri da eta hauek ez dira iristen boterea hein batean partekatzeko adostasunera, militarrek agintea kentzeaz gain politikari islamistei hauen erakundeak legez kanpo eman dituzte errepresioari ekinez, islamista bortitzenek ekin diote borroka armatuari... Aljeriako ereduan ikasia izango dute militar egipziarrek milaka heriotz batzuen prezioa (Aljerian hamar urtean 60.000 herritar hil ziren batzuen ustez, 100.000tik gora aipatzen dituzte askok, masakre ikaragarrietan) jasangarria izango zaiela herrialdearen atal funtsezkoenen kontrolari eustekotan. Potentzia handiek begiratuko dute beste aldera
Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]
Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]
Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]
Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.
Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]
New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.
Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Egiptoko Berenize aztarnategian Budaren estatua bat aurkitu berri dute, K.a. II. mendekoa.
2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.