Egin dezagun maiatz "gure"

  • Maiatzaren lehena entzuten dudanean nire gaztaroa etortzen zait gogora; adin bat badaukat, eta aspaldi hartan egun debekatu gorriz markatua zen, manifestazio-ahaleginak (ahalegin hutsak, askotan, “ehiztariak” segituan agertzen ziren-eta), lasterka saioak eta ke-poteak. Egun hartan gu ihes, haiek pozik. Gerora…


2016ko apirilaren 28an - 07:44

Gerora…badakigu gauzak askotxo aldatu direla, eta onerako, bai. Ni eroso bizi naiz, ez dizuet gezurrik esango, funtzionarioa, lan segurua…baina banaiz gai, bai, amorrarazteko zenbait gauzaren aurrean.

Urteak pasa badira ere, bada gu bat, bada haiek bat, eta haiek esaten digute —orain dela oso-oso gutxi– “sindikatuak errealitatetik kanpo bizi dira” “enpresaren mundutik gertuago sentitzen naiz” eta antzeko zontzonkeriak, eta nire onetik ateratzen nau ikusteak zenbateraino daukaten bere presentzia dibinoa gure —ezjakinon– gidari beharrezkotzat ez dezagun gure erokeriez eraman euskal paradisua galbidera.

Haiek esango digute Maiatzaren lehena arkaikosobietikozaharkituerradikala dela, beste aro geologiko batekoa, haiek arduratuko direla gure ongizateaz, ez duela merezi eztarriok nekatzerik, ez dagoela benetako arrazoirik haiek kritika ditzagun, gu bezalakoak direla eta hemen ez dagoela Panamako paperik, Euskal Arkadian bizi garela, sagardo eta txalaparta; bai, guraizekin moztu behar izan dutela handik eta hemendik, baina gogoz kontra, badirela bene-benetako gaizto batzuk, kanpoko jendea, haien erruz jokatu dutela dakigun bezalaxe…

Hango eta hemengo haiek ze ondo moldatzen diren, aizue; dena bere. Egin dezagun maiatz gure.

(* Joxean Sagastizabal idazlea eta ELAko kidea da)

Iritzi hau Manu Robles-Arangiz institutuak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude