EEPk laguntzak emango ditu Euskoa erabiltzen duten saltokien kartelak euskarara itzultzeko

  • Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Moneta elkarteak hitzarmena sinatu dute Euskoa erabiltzen duten saltegiak euskalduntzen laguntzeko xedearekin. Urte bukaerara arte 152 saltokiren kartelak euskarara itzuliko dira ekimen honi esker.

Frantxoa Maitia eta Xebax Christy akordioa sinatzen (argazkia: Euskal Moneta)

2014ko irailaren 03a - 00:00
Azken eguneraketa:2015-02-26 12:37:33
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Frantxoa Maitia EEPko lehendakariak eta Xebax Christy Euskal Monetako ordezkariak Euskoa erabiltzen duen Basi ostatuan sinatu dute akordioa. Honi esker, ekimenarekin bat egiten duten enpresek eta saltokiek bertako karteletan eta ekoiztutako produktuetan frantsesez idatzita dagoen oro euskaraz ere egotea bermatuko dute.

253 saltoki eta enpresak konpromisoa hartu dute 2014. urtea bukatu baino lehen beren kartelak bi hizkuntzetan jartzeko. Batzuk bere gain hartu dute itzulpen lana, besteena, ordea, itzultzaile profesionalek egingo dute. Gainera, 34k 20 orduko euskara klaseak hartuko dituztela jakinarazi dute.

500 enpresak  eta 2.700 pertsonak erabiltzen dute gaur egun Euskoa. Iaz Euskal Monetak 60 saltokiren kartelak euskaratu zituen, EPPk ondoren itzulpenei oniritzia emateko. Orain, Euskal Monetak datuak bildu eta EEPk hauen itzulpena itzultzaile profesionalei eginaraziko die. Ondoren, itzulitako datuak zuzenean igorriko dizkie saltokiei.


Euskoa kanaletik interesatuko zaizu...
2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


2022-09-29 | Euskal Irratiak
"Laster 3.500.000 Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]


2022-04-07 | ARGIA
Miarritzeko Udalak ere Euskoa erabiliko du, lekuko moneta onartzen duen 34. herriko etxea izango da

Lekuko moneta erabiltzen hastearen alde aho batez bozkatu dute apirilaren 1ean kontseilariek. Lapurdiko hiri horretako 67 elkartek dute Euskoa onartzen eta herriko etxea sarean sartu izana esanguratsua da.


Eguneraketa berriak daude